Martxoaren 8ari begirako erakunde adierazpena onartua du Udalak

Noaua Aldizkaria 2016ko mar. 8a, 09:14

Udalbatzak aho batez onartu zuen Emakumeen Egunari begira EHBilduk aurkezturiko erakunde adierazpena, otsailaren 23an egin zen osoko ohiko bilkuran, "Usurbil udalerrian ere badelako zer eginik". Hainbat konpromiso hartu zituen udalbatzak, testu honen bidez. Lehenik eta behin, Martxoaren 8aren bueltan antolatu diren ekimenekin bat egiten du testuak.

Zenbait konpromiso ere hartzen dira; berdintasun sailera Udalak bideratzen duen babes eta laguntza mantentzea; Emakume eta Gizonen berdintasunerako Ordenantza eta biolentzia matxistaren kontrako protokoloa lantzeko Matrakekin elkarlanean segitzea; udal idatzietan hizkuntza ez sexista eta inklusiboa erabiltzea eta diru-laguntzetan genero klausulak ezartzea; edota herriko jai eta ospakizunetan parte hartze parekidea sustatzea.

Berdintasun erreala lortzeko egunerokoa eta guztion lana ezinbestekoa dela dio adierazpenak, "erakundeetan eta jendartean, lana eta enplegua baldintza duinetan banatua izan dadin, zaintza lanak partekatuak izan daitezen, afektibitatea eta sexualitatea modu anitzean, libreki eta seguru bizi ahal izan dadin, estereotipoak zein rolak gaindituak izan daitezen, eraso sexual eta sexistak desagertu daitezen, prekarietateak eta pobreziak emakume izena eduki ez dezaten, erabakiguneetan aritzeko aukera berak sor daitezen, besteren artean".

Honatx udalbatzak aho batez onartua duen erakunde adierazpenak hitzez hitz dioena: