Hondarribia-Pasai Donibane txangorako izen ematea ixtear

Noaua Aldizkaria 2016ko mar. 8a, 06:55

"Hendaiara heltzen den Lapurdiko itsasertzeko bidearen lekukoa jasoz, Talaia bidea Hondarribian abiatzen da Gipuzkoako kostaldea Saturraraneraino korritzeko asmoz. Honakoa lehenengo etapa da: Hondarribia-Pasai Donibane. Bi herri hauek lotzen dituen 22 kilometro inguruko ibilbidea da", antolatzaileen esanetan. Txangorako izen emateko epea zabalik, ostegunera arte:

Eguna: martxoak 13, igandea.

Abiatzeko hitzordua: 07:00etan, Oiardo Kiroldegitik.

Joan etorria: autobusez.

Ibilbidea: 23 kilometro. 

Izen ematea: 8 euro, martxoaren 10a baino lehen.

Rural Kutxa: 3008 0259 1630 0543 0321

Kutxabank: 2095 5069 0710 6848 9805


Oharrak:


-Andatza M.K.T-k antolatzen dituen irteeretan parte hartzeko derrigorrezkoa da, mendiko federatua izatea eta aseguru txartela indarrean edukitzea.

-Federatu gabe dagoenari tramitea egingo zaio, hala nahi badu. 

Informazio gehiago: andatzamendizale.info

Antolatzailea: Andatza M.K.T.

Ordesarako asteburupasarako, orain eman beharko da izena

Irailaren 9, 10 eta 11n Ordesara asteburu pasa antolatu du Andatza Mendizaleen Kirol Taldeak. Oraindik sei hilabete pasatxo falta diren arren, asteotan bideratu nahi dute izen ematea. Martxoaren 16a baino lehen apuntatu beharko dute, irteeran parte hartu nahi duten mendizaleek.

"Irailaren 9,10, eta 11n Ordesara joango gara Monte Perdido eta Tozal de Mallo egiteko asmoz. Gorizeko aterpean eta Torlako Refugio Lucien Briet-en ostatua hartuko dugu. Erreserbak egiteko garaiz ibili beharra dago eta horregatik, irteera horretara joateko asmorik baduzu, martxoaren 16a baino lehen izena ematea eskatzen dizugu", eskatu dute antolatzaileek.

Argibide gehiago segidan:

Izen ematea: aurrerapen moduan 20 euro ordaindu behar dira martxoaren 16a baino lehen, kontu zenbakiotako batean:

Rural Kutxa: 3008 0259 1630 0543 0321

Kutxabank: 2095 5069 0710 6848 9805

Oharrak:

-Plaza mugatuak. Izena emateko zerrenda errespetatuko da, plazak bete arte. Lehentasuna Andatza M.K.T.-ko bazkideek dute.

-Andatza M.K.T-k antolatzen dituen irteeretan parte hartzeko derrigorrezkoa da, mendiko federatua izatea eta aseguru txartela indarrean edukitzea.

-Federatu gabe dagoenari tramitea egingo zaio, hala nahi badu.

Informazio gehiago: andatzamendizale.info

Antolatzailea: Andatza M.K.T.

Usurbil-Arantzazu irteeran parte hartzeko deia

"Kirol pixka bat eginez, egunpasa eder bat egiteko aukera polita" eskaintzen du urtero Ostegun Santu egunez, herritar talde batek Usurbildik Arantzazura antolatzen duen ibilaldian. Aurtengoa, martxoaren 24rako ari dira prestatzen:

Eguna: martxoak 24, osteguna.

Irteera: 05:00etan, Mikel Laboa plazatik.

Amaiera: 19:00ak aldera Arantzazun. Itzulera autobusez. 21:00ak alderako Usurbilen.

Ibilbidea: Usurbil-Zelatun-Santa Ageda-Mandubia (hemen salda eta ardo pixka bat) -Santa Marina (40 km, hemen autobusa egongo da) - Legazpia (hemen bazkaltzeko entsalada, xerra eta sagardoa) -Arantzazu (63 km hemen izardiak kendu eta merienda eder bat nahiko sagardorekin).

Prezioa: 50 euro, hamaiketakoa, bazkaria, askaria eta autobusa.

Izen ematea: 600 669 279 (Joxemiel Otaegi).

Antolatzaileak: herritar talde bat.