Etxeetako igogailuei buruzko hitzaldia, 17:00etan Artzabalen

Noaua Aldizkaria 2016ko mar. 9a, 08:12

Jubilatu Astea erdibidera helduko da asteazken honetarako antolatu duten hitzaldiarekin. Etxeko igogailuak izango dituzte hizpide ekitaldian. Hainbat bizilekuetan, jabeen artean desadostasun eta eztabaidak eragiten dituen gaia izan ohi da honakoa. Usurbilgo Udaleko ordezkaritza bat gerturatuko da Artzabalgo ekitaldi aretora asteazken honetan 17:00etan, gai honi buruzko argibideak eskaintzera. Besteak beste, igogailua jartzeko legediak eskaintzen dituen aukerez edota dauden diru-laguntzez mintzatuko dira.

Joxe Mari Soroak Jubilatu Astera eginiko bisitaren ostean dator aipatu hitzaldi hau. Bere gitarra lagun zuela, kantu giro ederrean murgildu ziren astearte arratsaldean, Artzabalgo ekitaldi aretora gerturatu ziren herritarrak. Aretoa bete zuen.

Jubilatu Astea

Martxoak 9, asteazkena

17:00 Etxeetako igogailuei buruzko hitzaldia, Artzabalgo ekitaldi aretoan.
 
Hizlariak: Udaleko bi aditu.

Martxoak 10, osteguna

Iraeta-Azpeitia ibilaldia:

Abiatzeko hitzordua: 08:00etan, tren geltokian.

Ibilbidea: Iraeta-Azpeitia, 11 km bidegorrian zehar (erraza).

Prezioa: 20 euro, gosaria eta bazkaria barne.

Izen ematea: martxoaren 3a, azken eguna.

Martxoak 13, igandea

12:00 Meza Salbatore elizan.

14:00 Bazkaria Atxega Jauregian.

Prezioa: 23 euro. Izen emateko azken eguna: martxoaren 3a.

Oharra: Iraeta-Azpeitia ibilaldirako eta martxoaren 13ko bazkarirako izen ematea itxita.

Antolatzailea: Gure Pakea Elkartea.

Malaga ezagutzeko aukera ekainean

Gure Pakea Elkarteak Malaga eta inguruak ezagutzeko bidaia antolatu du ekainaren 4tik 12ra. Ekainaren 4an abiatuko dira autobusez, goizeko 08:00etan Kale Nagusiko bus geltokitik. Bidaiaren prezioa, 500 eurokoa da. Banakako gehigarria, 186 euro. Izen ematea zabaldu dute jada, apirilaren 29ra arte. Informazio gehiago eta eskuorriak, Gure Pakea Elkarteak Artzabalen duen bulegoan. Antolatzaileek ohartarazi dutenez, “oraingoz, 54 lagunentzako tokia dago”.