302 langabetu otsailean Usurbilen

Noaua Aldizkaria 2016ko mar. 10a, 11:22

Langabezia tasa altuena erregistratu ohi duen hilabetea izan dugu otsaila azken urteotan. Oraingoan ordea urtarrileko datuen pare mantendu da. 302 langabetu erregistratu dira Usurbilen otsailean, urtarrilean baino langabetu bat gehiago eta duela urtebete baino 45 langabetu gutxiago, Estatuko Enplegu Zerbitzuak kaleratu dituen azken datuen arabera. Bailaran denetarik aurki dezakegu; langabetu kopuruak gora edo behera egin duten udalerriak ditugu. Gipuzkoa mailan ordea bai, beherakada nabaria izan da; 645 langabetu gutxiago zenbatu dira otsailean. Guztira 41.966. Datu ofizialak dira hauek, beste kontu bat da ia ze neurritaraino islatzen duten langabetuen errealitatea.

Joan berri zaigun otsaileko zenbakietara itzulita, Usurbilgo langabetuak emakume aurpegia izaten segitzen du. 302 langabetutik 169 emakumezkoak dira, 133 gizonezkoak. Kontratazio datuek ere sexuen arteko desoreka nabaria berresten dute; emakumezkoak baino gizonezko gehiago kontratatzen dira. Otsailean Usurbilen, 341 kontratu erregistratu ziren. 198 gizonezkoenak ziren, 143 emakumezkoenak.

2016ko otsaila

Usurbil: 302.     Buruntzaldea: 4.277.    Gipuzkoa: 41.966.

Sexuaren eta adinaren arabera

Gizonezkoak: 133.

25 urtetik behera: 6.

25-44 urte artean: 58.

45 urtetik gora: 69.


Emakumezkoak: 169.

25 urtetik behera: 10.

25-44 urte artean: 86.

45 urtetik gora: 73.

Sektorearen arabera

Nekazaritza: 6.

Industria: 46.

Eraikuntza: 29.

Zerbitzuak: 202.

Aurretik lanik gabe: 19.

Langabezia Buruntzaldean

Andoain: 923.

Astigarraga: 286.

Hernani: 1.226.

Lasarte-Oria: 1.224.

Urnieta: 316.

Usurbil: 302.

Guztira: 4.277.

Langabezia Gipuzkoan

Guztira: 41.966.

Erregistraturiko lan kontratuak

Usurbilen: 341.

Aldi baterakoak: 324.

Zerbitzuen sektorean: 209.

Sexuaren arabera: 198 lan kontratu gizonezkoenak, 143 emakumezkoenak.

2016ko urtarrileko langabezia datuak