Aginagako Txokoetan izen ematea, ostiralera arte

Noaua Aldizkaria 2016ko mar. 10a, 00:59

Oporrak gerturatzen ari dira, nabari da. Martxoa bukaerako ekimenen agendan, haur eta gazteei zuzenduriko aisialdiko ekintza bat baino gehiago iragarri dira; Gaztelekuak 12-16 urte artekoentzat antolaturiko ekintzak, Usurbil Futbol Taldeak antolaturiko kirol jarduerak edota Aginagako Eskola Txikiko Guraso Elkarteak prestatu dituen txokoak izango ditugu. Txoko hauetarako izen ematea ostiral honetan itxiko dute. Zehaztasun gehiago segidan:

Astebete, Aginagako Txokoetan izen emateko

Aginagako Eskola Txikiko Guraso Elkarteak, Usurbilgo Udalarekin elkarlanean datozen oporretarako antolatu dituzten txokoetan izen emateko epea zabalik egongo da, martxoaren 11ra arte:

Txokoetako egunak: martxoak 21, 22, 23, 29, 30, 31 eta apirilak 1.

Ordutegia: 09:00-13:00 edo 10:00-13:00.

Tokia: Aginagako ludoteka.

Izen ematea: martxoaren 11 baino lehen, aginaga@eskolatxikiak.org helbidean.

Antolatzaileak: Aginagako Eskola Txikiko Guraso Elkartea eta Usurbilgo Udala.

Aste Santua, Kirola Eginez

Usurbil F.T.k datozen oporrak kirola eginez igarotzeko aukera eskaini nahi du aurten ere:

Epea: martxoak 29-apirilak 2.

Ordutegia: 09:30-12:30.

Tokia: Oiardo Kiroldegia, Harane eta frontoia.

Antolatzailea: Usurbil F.T.

Gaztelekua

DBH-ko gazteek ere izango dute ondo pasatzeko aitzakia bat baino gehiago, Gaztelekuak antolatu dituen ekintzetan:

Martxoak 14, astelehena

16:30 Poker partida+askaria Gaztelekuan.

Nori zuzendua: DBH 3.

Martxoak 19, larunbata

16:00 Ping Pong txapelketa Gaztelekuan.

Nori zuzendua: DBH 1.

Martxoak 21, astelehena

16:30 Diskofesta Gaztelekuan.

Nori zuzendua: DBH2.

Martxoak 31, osteguna

10:00-14:00 Konkis Eguna Gaztelekuan.

Nori zuzendua: gazte denei.

Informazio gehiago:

Gaztelekuan

943 371 050

gaztelekua@usurbil.eus

Antolatzailea: Gaztelekua.