Arrautzekin eginiko pintxo bereziak, igandeko Tipi-Tapan

Noaua Aldizkaria 2016ko mar. 13a, 08:00

Igande honetan martxoko Tipi-Tapa, Hurbilago Elkartearen eta Usurbilgo Udalaren eskutik. Oraingoan arrautzekin sukaldaturiko pintxo bereziak eta edaria 2 euroren truke. Eta bi sari irabazteko aukera, Tipi-Tapa txartela tabernetako zigiluekin osatu eta edaritegiotako kaxetan uzten duzuenontzat; 150 euroko erosketa balea eta 2 lagunentzako otordua. Igande arratsaldeko 15:00etan egingo den zozketan emango dira ezagutzera zenbaki sarituak. Zorte on!

Otsaileko sarituak

Oraingoan bai, bi sarituak agertu dira eta biak batera gainera. Ondoko irudian dituzue otsaileko Tipi-Tapako zozketan zorte ona izan duten bi herritarrak, Txiribogako langilearekin batera. Eskuinetik hasita, Arantza Kamino. Hurbilago Elkarteko establezimenduetan nahierara xahutu ahalko duen 150 euroko erosketa irabazi du, 3.726 zenbakidun txartelaren jabeak. Eta ezkerretan, Eneritz Odriozola. Bi lagunentzako afaria tokatu saio Txiribogan, 3.730 zenbakidun txartelaren jabeari. Zorionak!

Sari gehiago, martxoaren 13an ospatuko den Tipi-Tapa amaierako zozketan. Ibilbide gastronomikoa osatu, edaritegiotako zigiluekin Tipi-Tapa txartela bete eta txartela guneotako bateko kaxan utziz gero, zuetako edonor izan liteke hurrengo sarien jabea.