Futbola, eskubaloia, Joko Garbiko finalak eta mendi irteera, asteburuko kirol agendan

Noaua Aldizkaria 2016ko mar. 11a, 07:55

Herriko kirol taldeek etxean jokatuko dituzten neurketekin batera, Andatza Mendizaleen Kirol Taldeak iganderako, martxoaren 13rako, Hondarribitik Pasai Donibanera antolatu duen mendi irteera dago asteburuko kirol agendan. Eta zubietarren Gipuzkoako Joko Garbi Txapelketako finalak:

Gipuzkoako Joko Garbi Txapelketako finalak

Larunbatean jokatuko dira, arratsaldeko 17:00etan hasita Oiartzungo Madalensoron. Jubenilak eta nagusi mailako taldeak lehiatuko dira. "Jaialdiko lehendabiziko norgehiagokan, jubenilen mailako lehia izango da ikusgai: Zubieta eta Txost 1 taldeek neurtuko dituzte indarrak. Ondoren, nagusien mailako finalean, Zubieta 2 eta Zubieta 3 izango dira aurrez aurre":

1. Joko garbi, jubenilak: ZUBIETA (Bordagaray-Azpiroz) / TXOST 1 (Telletxea-Ondaro).

2. Joko garbi, nagusiak: ZUBIETA 2 (Aizpurua-Arrillaga) / ZUBIETA 3 (Iruretagoiena-Aizpurua).

Futbola Haranen

Martxoak 12, larunbata

10:00 Alebin neskak: Udarregi 6A-Langile A

11:30 Infantil mutilak: Usurbil-Ostadar B

Eskubaloia Kiroldegian

Martxoak 12, larunbata

09:30 Alebin mutilak, Buruntzaldea: Udarregi 5B-Elizatxo
09:30 Alebin mutilak, Buruntzaldea: Udarregi 6C-Urnieta 6A
10:30 Alebin mutilak, Buruntzaldea: Udarregi 6A-Urnieta 6C
11:30 Infantil neskak, Gipuzkoako Txapelketa: Udarregi B Usurbil-Bera Bera Hiru
12:45 Infantil mutilak, Gipuzkoako Txapelketa: Udarregi B Usurbil-Tolosa B
16:00 Kadete neskak, Euskal Liga: Usurbil K.E. “A”-Ereintza A
17:30 Jubenil neskak, Euskal Liga: Usurbil K.E.-Bera Bera
19:15 Senior neskak, Euskal Liga: Usurbil K.E.-C.B. Kukullaga

Martxoak 13, igandea (Lasarteko Kiroldegian):
09:15
 Alebin neskak, Errendimendua, Gipuzkoako Txapelketa: Usurbil K.E.-Aiala Zarautz

Eskubaloia, Selekzioa
Martxoak 13, igandea

08:45 Infantil nesken Gipuzkoako Selekzioaren entrenamendu saioa, Donostiako Bidebieta Kiroldegian: Usurbil K.E.-ko Aitana Davila deitu dute hitzordura.

10:45 Jubenil nesken Gipuzkoako Selekzioaren entrenamendu saioa, Tolosan: Usurbil K.E.-ko jokalari Ane Irazabal Esnaola, Ane Retolaza, Eider Makazaga, Estitxu Berasategi Eizagirre deitu dituzte hitzordura.

Mendizaleontzako deialdiak

Adi ekimen hauei:

Martxoak 13, igandea

07:00 Hondarribia-Pasai Donibane ibilaldia, Oiardo Kiroldegitik autobusez abiatuta. Izen ematea itxita. 23 kilometroko ibilbidea.

Antolatzailea: Andatza M.K.T.

Martxoak 24, osteguna

05:00 Mikel Laboa plazatik abiatuta, Usurbil-Arantzazu ibilaldia.

Ibilbidea: Usurbil-Zelatun-Santa Ageda-Mandubia (hemen salda eta ardo pixka bat) -Santa Marina (40 km, hemen autobusa egongo da) - Legazpia (hemen bazkaltzeko entsalada, xerra eta sagardoa) -Arantzazu (63 km hemen izardiak kendu eta merienda eder bat nahiko sagardorekin).

19:00ak alderako Arantzazura heltzea.

Ondoren, itzulera autobusez.

Prezioa: 50 euro, hamaiketakoa, bazkaria, askaria eta autobusa.

Izen ematea: 600 669 279 (Joxemiel Otaegi).

Antolatzaileak: herritar talde bat.

Irailak 9,10,11, ostiraletik igandera

Ordesara asteburupasa: Monte Perdido eta Tozal de Mallo. Gorizeko aterpean eta Torlako Refugio Lucien Briet-en ostatua.

Izen ematea, martxoaren 16ra arte. 20 euroko ordainketa egin, kontu zenbakiotako batean:

Rural Kutxa: 3008 0259 1630 0543 0321

Kutxabank: 2095 5069 0710 6848 9805

Oharrak:

-Plaza mugatuak. Izena emateko zerrenda errespetatuko da, plazak bete arte. Lehentasuna Andatza M.K.T.-ko bazkideek dute.

-Andatza M.K.T-k antolatzen dituen irteeretan parte hartzeko derrigorrezkoa da, mendiko federatua izatea eta aseguru txartela indarrean edukitzea.

-Federatu gabe dagoenari tramitea egingo zaio, hala nahi badu.

Informazio gehiago: andatzamendizale.info

Antolatzailea: Andatza M.K.T.