"Borondateen Kriseiluak" ekitaldia 19:30etan, Udarregi Ikastola pareko zelaian

Noaua Aldizkaria 2016ko mar. 11a, 00:06

Gure Esku Dagok segurtasun arrazoiengatik abenduaren 31n bertan behera utzi zuen "Borondateen kriseiluak" ekitaldia, ostiral honetarako iragarri du. "Ilunabarrean elkartuta, desio bana eskatu, kriseiluan idatzi, eta zerura jaurtitzeko deia luzatzen dizuegu herritarroi", martxoaren 11n, iluntzeko 19:30etan Udarregi Ikastola pareko zelaian. Baina lehenago, 19:15etan kalejira antolatu dute Mikel Laboa plazatik ikastolarantz. Kriseilurik ez baduzue, Lizardi liburu dendan salgai dituzue 2,5 eurotan. Eta egunean bertan ere, Udarregi Ikastola parean eskuratu ahalko dira, antolatzaileek berri aman dutenez. Ekitaldi ikusgarria izango da. Usurbilgo zerua, herritarren desiodun kriseiluz argituko baita gaur iluntzean.

Laguntza behar dute

Ekitaldia aurreikusi bezala ospatzeko, laguntza behar dute antolatzaileek. "Prest dagoena azaldu dadila 18:30tan ikastola aurreko zelaira, hortxe egongo gara antolaketa lanetan. Bestalde, kriseiluak zerura jaurti ondoren, garbiketa lanak egiteko brigada-taldea osatu beharko dugu. Haizearen arabera kriseiluen arrastoak erori diren zonaldean garbiketa egiteko", ohartarazi dute.

Martxoak 11, ostirala

18:30 Laguntzaileentzako hitzordua Udarregi Ikastola aurreko zelaian.

19:15 Kalejira Mikel Laboa plazatik Udarregi Ikastolarantz.

19:30 "Borondateen kriseiluak" ekitaldia, Udarregi Ikastola pareko zelaian.

Ekitaldia amaitu ostean, garbiketa lanak.

Antolatzailea: Usurbilgo Gure Esku Dago.