Ipuinek eta metaforek txikiak lokartzeko balio dute eta helduak esnatzeko.

Txikia nintzenean, oso gustuko nituen zirkuak eta gustukoena animaliak. Denen gainetik, ume gehienei bezala, elefanteak bereganatzen zuen nire arreta.

Emanaldian, elefanteak adierazten zuen bere handitasuna eta bere izugarrizko indarra, eta behin ikuskizuna amaitu ondoren, elefante handia izkina batera eramaten zuten eta bertan lotzen hesola txiki batera. Harrigarriena zen hesola txikia zela eta lurrean oso gutxi sartuta egon arren, elefantea ez zela mugitzen bertatik. Hesola eta animalia lotzen zituen katea, berriz, handia eta indartsua, eta ikuskizunean azaldutako indarra ikusita, garbi dago, elefanteak nahi izanez gero, kolpe batean aterako zuela hesola eta ihes egingo zuela handik. Misterioa handia zen. Orduan, zerk mantentzen du geldirik? Zergatik ez du ihes egiten?

Hausnarketa eta galdera asko egiten zituen umea nintzenez, azkenean ulertu nuen zergatia: ez zuen alde egiten hezia zegoelako. Orduan beste galdera egin nuen: "Hezia badago, zergatik lotzen dute?”.

Denborarekin erantzuna aurkitu nuen: zirkuko elefanteak ez zuen alde egiten txikitan hesola berdintsu batera lotuta egon baitzen. Orduan, begiak itxi nituen eta imajinatu nuen elefantea jaio berritan hesolari lotuta. Ziur nago garai hartan animalia bere indar guztiarekin saiatuko zela askatzen, izerdi patsetan, ahalegin bestean, baina ezin zuen: hesola bera baino indartsuago zen. Pentsatzen dut nekatuta lokartuko zela eta hurrengo egunean berriro saiatuko zela, eta baita hurrengoan eta hurrengoan ere. Horrela, egun batean, elefante txikiak onartu zuen bere ezintasuna, eta etsi egin zuen.

Elefante hau, gaur handia eta indartsua dena, ez du alde egiten ezin duela uste duelako:  ezintasunaren oroitzapena gordea baitu bere buruan.

Hausnarketa: Zenbat gauza utzi dituzu egin gabe ezin duzula uste zenuelako?

 Bukatzeko, liburu bat gomendatzen dizut ikasten eta hobetzen jarraitzeko:

Allen, James. Como un hombre  piensa, así es su vida, Obelisco, Barcelona 2009

Bidaiak jarraitu egiten du...