Gazte Danbadarako sarrerak, Aitzagan izango dira salgai

Noaua Aldizkaria 2016ko mar. 11a, 08:47

Ernai eta Aitzina gazte erakundeek martxoaren 25etik 28ra Laudion antolatu duten Gazte Danbadarako sarrerak Aitzagan izango dira salgai. Hitzaldiak, mahai-inguruak, tailerrak, ikuskizunak edota kontzertuak programatu dituzte. Usurbildarrak ere Gazte Danbadan ikusiko ditugu. Herriko bi musika taldeek parte hartuko dute: Odolaren Mintzoak martxoaren 25ean eta Izeberg taldekoek martxoaren 27an. Biak ala biak “Oholtza gainean bakerik ez” Gazte Danbadan kontzertuak eskaintzeko Euskal Herriko talde gazteei egin zaien deialdian hautatuak izan ziren.

Guztira 66 talde aurkeztu ziren ekimenera, horietatik 5 usurbildarrak: Odolaren Mintzoa, Izeberg, Hotzikara, Floxbin eta Kezka. "Publikoaren bozkek eta lantalde baten irizpideek erabaki dute" zein taldeek joko duten Gazte Danbadako karpan. Hasieran 15 talde hautatzea aurreikusten bazuten ere, deialdiak izan duen arrakasta ikusita, "27 izango dira azkenean". Hautatuen artean dira, Odolaren Mintzoa eta Iceberg usurbildarrak. Gazte Danbadako egitaraua eta informazio gehiago: gaztedanbada16.info

Kontzertu gaua Akerran

Bigarren hitzordu bat ere deitu dute herriko musika taldeekin. Martxoaren 19an, gaueko 22:00etan hasita kontzertu gaua Txokoaldeko Akerra Gaztetxean. Oiartzungo Aximilarekin batera, Kezka eta Floxbin usurbildarrek kontzertu bana eskainiko dute. Floxbinek gainera, kaleratu berri duen “Ak!” diskoko abestiak aurkeztuko dituzte.