Santixabeletako Jai Batzordearen bigarren bilera, 18:00etan Potxoenean

Noaua Aldizkaria 2016ko mar. 14a, 00:56

Herriko festak prestatzeko lanak otsailaren 22an abiatu zituen Jai Batzordeak Potxoenean egin zuen lehen bilkuran. Saio hartan finkatu ziren datozen Santixabeletako jai egunak; 2016koak ekainaren 30etik uztailaren 3ra ospatuko dira. Egitaraua lotzen hasiak dira baita eta horretan jarraituko dute, astelehen honetarako, martxoaren 14rako 18:00etan Potxoenean deitu duten bileran ere.

“Bilera hori baino lehenago, taldeek aurrekontuak aurkeztu behar dituzte. Garrantzitsuak dira hasierako bilera hauek, ekintza bakoitzari tokia (bai fisikoa eta bai ekonomikoa) orain egiten zaiolako”, ohartarazi dute Jai Batzordetik.

Jai Batzordeak egiten dituen bilerak irekiak dira, herritar nahiz eragileentzat. Festetarako ekarpenak egin nahi dituenak beraz hitzordua du gaur Potxoenean. Lehen bilera jendetsua izan zen; 22-24 lagun erakarri zituen.