NOAUA! K.E.-ko bazkideen batzarra 18:30etan Potxoenean

Noaua Aldizkaria 2016ko mar. 14a, 00:04

2015eko balantzea egin, eta NOAUA! Kultur Elkarteak 20. urtemuga ospatuko duen 2016ko egitasmoei buruz jarduteko aukera izango dugu NOAUA!ko bazkideontzat, astelehen honetan, martxoaren 14an deitu dugun urteko batzar nagusian:

Eguna: martxoak 14, astelehena.

Ordua: lehen deialdia 18:30etan; bigarrena, 19:00etan.

Tokia: Potxoenea.

Gai zerrenda:

1-2015eko memoria eta balantze ekonomikoa.

2-2016ko egitasmoak eta aurrekontuak.

3-Zuzendaritza Batzordearen osaketa eta onarpena.

4-Galdera-erantzunak.

Deitzailea: NOAUA! K.E.

30 lagun bart, Laburbiran

Euskarazko film laburren uzta berriena ezagutzeko aukera izan zen bart Sutegin NOAUA!ren eskutik, Laburbira, euskarazko film laburren zirkuituari loturiko emanaldian. Aipatzekoa, ikusi genuen lehen filmean, "Zea Bingo!" laburmetraian, "script" lanak NOAUA!ko lehendakari Idoia Torregaraik egin dituela. Datorren urtean gehiago.

NOAUA!ko bazkideontzat hobaria, Errenta Aitorpenean

Aurten 20 urte beteko dituen NOAUA! Kultur Elkarteko bazkide izateak abantaila bat baino gehiagoz gozatzeko aukera eskaintzen du. Baita urtemuga berezi honetan ere. NOAUA!ko kide izateagatik Errenta Aitorpenean hobaria jaso dezakezue. Aurtengo aitorpenean hobari hori aplikatzeko Ogasunak behar duen NAN zenbaki osoa, letra eta guzti ematea eskatzen genizuen zuen izen abizenekin batera, otsailean zabalik izan genuen epe baten baitan. Tarte hura pasata, bazkide zaretenok oraindik zuen nortasun agiriko zenbaki osoa, letra eta guzti izen abizenekin batera eman ez badiguzue, etorri NOAUA!ko egoitzara, deitu 943 360 321 telefono zenbakira edo idatzi elkartea@noaua.eus helbidera. Aurtengoan ez, baina datorren urteko Errenta Aitorpenean bai, hobaria aplikatuko zaizue NOAUA!ko kide izateagatik.

2015eko astekariak biltzeko garaia

Soltean izan beharrean, iaz argitaratu genituen 599-640 zenbaki arteko NOAUA! guztiak koadernatzeko aukera duzue, urtero moduan. Tapak eta aurkibideak prest ditugu. NOAUA!ko bazkideok doan eskuratu ahalko dituzue. Gainerakoek tapak 3 eurotan eta aurkibidea 1,20 euroren truke. Koadernatzea Laurok edo Lizardi liburu dendan egin dezakezue. Lanongatik bai, bazkide direnek eta ez direnek berdin ordaindu beharko dute.