Poker partida eta askaria gaur Gaztelekuan, oporrei begirako ekimenak abiatzeko

Noaua Aldizkaria 2016ko mar. 14a, 00:02

DBH-ko gazteek izango dute ondo pasatzeko aitzakia bat baino gehiago datozen asteotan, Gaztelekuak ate joka ditugun oporrei begira antolatu dituen ekintzetan. Girotzen hasteko, lehen hitzordua astelehen honetarako antolatu dute:

Martxoak 14, astelehena

16:30 Poker partida+askaria Gaztelekuan.

Nori zuzendua: DBH 3.

Martxoak 19, larunbata

16:00 Ping Pong txapelketa Gaztelekuan.

Nori zuzendua: DBH 1.

Martxoak 21, astelehena

16:30 Diskofesta Gaztelekuan.

Nori zuzendua: DBH2.

Apirilak 1, ostirala

10:00-14:00 Konkis Eguna Gaztelekuan.

Nori zuzendua: gazte denei.

Informazio gehiago:

Gaztelekuan

943 371 050

gaztelekua@usurbil.eus

Antolatzailea: Gaztelekua.

Txokoak Aginagan

Aginagako Eskola Txikiko Guraso Elkarteak, Usurbilgo Udalarekin elkarlanean datozen oporretarako antolatu dituzten txokoetan izen ematea ostiralean itxi zuten:

Txokoetako egunak: martxoak 21, 22, 23, 29, 30, 31 eta apirilak 1.

Ordutegia: 09:00-13:00 edo 10:00-13:00.

Tokia: Aginagako ludoteka.

Izen ematea: itxita, argibide gehiago aginaga@eskolatxikiak.org helbidean.

Antolatzaileak: Aginagako Eskola Txikiko Guraso Elkartea eta Usurbilgo Udala.

Aste Santua, Kirola Eginez

Usurbil F.T.k datozen oporrak kirola eginez igarotzeko aukera eskaini nahi du aurten ere:

Epea: martxoak 29-apirilak 2.

Ordutegia: 09:30-12:30.

Tokia: Oiardo Kiroldegia, Harane eta frontoia.

Antolatzailea: Usurbil F.T.