Zubieta nagusi, Joko Garbiko Gipuzkoako Txapelketako finaletan

Noaua Aldizkaria 2016ko martxoaren 14a

Joko Garbian ere Zubietak ez du parekorik. Gipuzkoako Joko Garbi Txapelketako finalak jokatu ziren larunbat arratsaldean Oiartzungo Madalensoro frontoian. Jubenil eta nagusien mailan lehiatu ziren 4 taldeetatik 3 zubietarrak genituen. Eta horietatik bik txapeldun amaitu zuten. Zorionak!

Emaitzak

Jubenilak: Zubieta (Unai Azpiroz-Txomin Bordagarai) 40-34 Txost 1 (Telletxea-Ondaro).

Nagusiak: Zubieta 3 (Josu Aizpurua-Ander Iruretagoiena) 40-24 Zubieta 2 (Joseba Aizpurua-Antton Arrillaga).