Nola pasatzen den denbora. Asteazken honetan 7 urte bete berri ditu, Usurbilgo hondakinen kudeaketa eredua eta emaitzak irauli zituen atez ateko bilketak. 7 urteren ostean, begi bistakoa da sistemak izaten segitzen duen eraginkortasuna; iaz ere, usurbildarrek sortutako hondakinen %83,61 birziklatu zen udalerri honetan. 2.526,69 tona guztira. Gaika, Usurbilgo Udalaren esanetan, “urtearen 12 hilabetetan 902 tona organiko kudeatu ziren guztira (159 auzokonpostaren bidez eta 742 organikoaren bilketaren bidez). 395 tona paper eta kartoi bildu ziren, 256 tona ontzi arin eta 205 tona beira”.
2015. urte osoan guztira Usurbilen sortu ziren 3.021, 83 tona hondakinetik, errefusa, birziklatu eginik geratu zen hondakin zatia, 495,14 tona izan ziren. Usurbilgo Udalak ezagutzera emandako datuon baitan, etxeetako bilketaz gain, Garbiguneko edota industriaguneetako bilketa datuak daude. Ondoko taulan dituzue, iazko zenbakiak hilabetez bete: