Hondakinen errausteari buruzko hitzaldi bana egunotan, Villabonan eta Usurbilen

Noaua Aldizkaria 2016ko mar. 16a, 01:00

Erraustegiaren aurkako ekimenek etenik ez dute asteotan. Larunbatean Andoainen izandako mobilizazio jendetsuaren ostean, hitzaldien astea dugu honakoa. Osasuna eta Errausketa Ikerketa Taldeko kideek erraustegiek osasunean duten eraginaz ohartarazi zuten astelehenean Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean. Ostegun honetan Villabonan izango dira, Aiztondoko errausketaren aurkako plataformak antolatu duen ekitaldian. Eta ostiralean, Usurbilgo Erraustegia Erabakia herri plataformak antolaturiko hitzaldia, 18:30etan Potxoenean: "Nafarroan errausketa kolokan? Errausketaren aurkako borroka juridiko-teknikoa".

Datozen deialdiak

Martxoak 17, osteguna

19:00 Hitzaldia Villabonako Gurea Zinema aretoan. "Badakizu Zubietako erraustegia, zure herritik 5 kilometrotara egongo dela? Ezagutzen al duzu osasunarengan duen eragina?

Hizlariak: Xabier Mitxelena eta Maialen Berridi medikuak. Esteka honetan duzue, Lasarten eskaini zuten hitzaldiaren berri: Osasuna eta Errausketa Ikerketa Taldearen hitzaldia

Antolatzailea: Aiztondoko erraustegiaren aurkako plataforma.

Martxoak 18, ostirala

18:30 Hitzaldia Potxoenean: "Nafarroan errausketa kolokan? Errausketaren aurkako borroka juridiko-teknikoa".

Hizlaria: Martin Zelaia, Sustrai Erakuntzako kidea. NOAUA!ri eskaini dion elkarrizketa, esteka honetan duzue:  Elkarrizketa: Martin Zelaia

Antolatzailea: Erraustegia Erabakia.