Jubenil nesken eskubaloi taldekoak, Euskadiko Txapelketako finala jokatzeko sailkatuak

Noaua Aldizkaria 2016ko mar. 16a, 06:28

Euskadiko txapeldun amaitu eta gainera, Espainiako fasea jokatzeko sailkatu daitezke. Denboraldiko une ezin interesgarriagoan dira Usurbil Kirol Elkarteko jubenil nesken taldekoak. Usurbil K.E.-etik berri ematen diguten moduan, “bigarren fasean partida bat ere galdu gabe”, Euskadiko Txapeketako lau onenen artean sailkatu da jubenil nesken taldea. Amaiera fasea jokatzeko hain zuzen. Sektorea, apirilaren 8, 9 eta 10eko asteburuan izango dute Ermuan. Errotabarri (Ermua), Aiala ZKE (Zarautz) eta GF Zuazo (Barakaldo) izango dituzte aurkari. Lehen bi postuetan amaitzen duten taldeek, Espainiako txapelketarako sailkatuko dira. Honatx orain arte jokaturiko neurketan ostean, nola geratu den sailkapena:

1-Errotabarri.

2-Usurbil K.E.

3-Bera Bera

4-Basauri

Apilaren 8tik 10erako asteburuan jokatuko dute Usurbil Kirol Elkarteko jubenil nesken taldekoek, Euskadiko Txapelketako amaiera fasea Ermuan. Astearte iluntzean egin zen zozketan, honela geratu da neurketen hurrenkera:

-Apirilak 8, ostirala:

Aiala ZKE-Usurbil K.E.

Errotabarri-GF Zuazo

-Apirilak 9, larunbata:

Errotabarri-Usurbil K.E.

GF Zuazo-Aiala ZKE

-Apirilak 10, igandea:

Usurbil K.E.-GF Zuazo

Aiala ZKE-Errotabarri

Mikel Alzaga, selekzioetako hautatzaile-laguntzaile

Jubenil nesken taldeko entrenatzailea, Gipuzkoako eta Euskadiko kadete nesken selekzioetako hautatzaile-laguntzailea izendatu dute, Usurbil K.E.-etik berri eman dutenez.

Kadete mutilak, sektorerako sailkatzear

Hala egon dira. Asteburuan ordea, 33-30 galdu zuten Ereintzaren aurka. Neurketa hau irabazi izan balute, Euskadiko 4 talde onenen artean sailkatuak egongo ziren eta jubenil nesken antzera, apirilaren 8ko asteburuan fase amaierako sektorea jokatuko zuten.

Estitxu Berasategi, jubenil nesken Espainiako Selekziora

Aipatu eskubaloi selekzioak, martxoaren 18tik 23ra Guadalajaran egingo duen kontzentrazioan parte hartzera deitu dute Estitxu Berasategi Eizagirre, Usurbil K.E.-ko jokalaria.

XV. Hondarribiko Eskubaloi Txapelketa

Martxoaren 27an ospatuko da. “Txapelketa horretan Txingudi, Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroako selekzioek hartuko dute parte”, berri eman dute Usurbil K.E.-tik. Tartean herriko eskubaloi jokalariek. Hitzordu horri begirako azken prestakuntza saioak izango dituzte asteburu honetan, infantil neska-mutilen selekzioek.

Eskubaloia Kiroldegian

Martxoak 19, larunbata

09:30 Alebin mutilak, Buruntzaldea: Udarregi 5C-Urnieta 5A

09:30 Alebin mutilak, Buruntzaldea: Udarregi 5A-Urnieta 5C

10:30 Alebin mutilak, Buruntzaldea: Udarregi 6B-Urnieta 6C

10:30 Alebin mutilak, Buruntzaldea: Udarregi 6C-Udarregi 6A

11:30 Infantil neskak, Gipuzkoako Txapelketa: Udarregi A Usurbil-Aiala C ZKE

12:45 Infantil mutilak, Gipuzkoako Txapelketa: Udarregi A Usurbil-Amenabar C ZKE

16:00 Alebin mutilak, Errendimendua (lagunartekoa): Usurbil K.E.-Anaitasuna

17:00 Alebin neskak, Errendimendua (lagunartekoa): Usurbil K.E.-Anaitasuna

18:30 Senior mutilak, 1. Nazionala: Ucin Aluminio Usurbil-Anaitasuna

Martxoak 20, igandea

12:00 Alebin neskak, Errendimendua, Gipuzkoako Txapelketa: Usurbil K.E.-Zarautz A ZKE

Eskubaloia, Selekzioa

Martxoak 19, larunbata

15:30 Gipuzkoako infantil nesken selekzioaren entrenamendu saioa, Donostiako Bidebieta Kiroldegian: Usurbil K.E.-ko Aitana Davila jokalaria deitu dute hitzordura.

Martxoak 20, igandea

10:00 Gipuzkoako infantil mutilen selekzioaren entrenamendu saioa, Donostiako La Salle Kiroldegian. Usurbil K.E.-ko kide Julen Lejardi eta Eneko Furundarena deitu dituzte hitzordura.

10:30 Jubenil mutilen Gipuzkoako Selekzioaren entrenamendu saioa, Zumarragako Ispilla Kiroldegian: Usurbil K.E.-ko jokalari Jokin Azpeitia deitu dute hitzordura.