Alkartasuna Nekazal Kooperatibak antolatuta, irailera arte luzatuko den "Sagarrondotik sagardora" ikastaro zikloa martxan da. Honatx hurrengo saioen berri:
Martxoak 19:
Gaia: "Garbitasuna sagardoaren kalitatearen lagun".
Bideratzailea: Egoitz Zapiain.
Apirilak 30:
Gaia: "Landareen bizimodua. Ilargiaren eragina".
Bideratzaileak: Xabier Akizu eta Jakoba Errekondo.
Ekainak 4:
Gaia: "Sagastien udako kimaketa, gaitzak eta izurriteak".
Bideratzailea: Aitor Etxeandia.
Uztailak 9:
Gaia: "Zuhaitzen udako edo begiko txertaketa".
Bideratzailea: Josu Osa.
Irailak 10:
Gaia: "Sagarraren heldutasun analisiak eta etxean sagardoa egiteko hastapenak".
Bideratzaileak: Aitor Etxeandia eta Egoitz Zapiain.
Saio guztien hitzordua:
Ordutegia: 09:00-13:00.
Tokia: Potxoenea.
Oharra: kimaketa praktikak bertako sagastietan egingo dira.
Ikastaro osoaren prezioa: 96 euro, Alkartasuna Kooperatibako bazkideek doan. Saio solteetan izen emateko aukera ere badago.
Informazio gehiagorako eta izen emateko:
943 361 114
alkartasuna@usurbil.com
Antolatzailea: Alkartasuna Kooperatiba.