Azken klase eguna gaur, oporretako aisialdi ekimenak abiatzear

Noaua Aldizkaria 2016ko mar. 18a, 08:09

Ostiral hau dute ikasleek azken klase eguna. Aurretik bi aste pasatxoko oporrak izango dituzte, baina nahi duenak aspertzeko tarte askorik ez. Martxoa bukaerako ekimenen agendan ditugu hain zuzen, haur eta gazteei zuzenduriko aisialdiko ekintza bat baino gehiago; Gaztelekuak 12-16 urte artekoentzat antolaturiko ekintzak, Usurbil Futbol Taldeak antolaturiko kirol jarduerak edota Aginagako Eskola Txikiko Guraso Elkarteak prestatu dituen txokoak:

Aginagako Txokoak

Aginagako Eskola Txikiko Guraso Elkarteak, Usurbilgo Udalarekin elkarlanean datozen oporretarako antolatu dituzten txokoak, astelehenetik aurrera:

Txokoetako egunak: martxoak 21, 22, 23, 29, 30, 31 eta apirilak 1.

Ordutegia: 09:00-13:00 edo 10:00-13:00.

Tokia: Aginagako ludoteka.

Izen ematea: itxita. Argibide gehiago: aginaga@eskolatxikiak.org helbidean.

Antolatzaileak: Aginagako Eskola Txikiko Guraso Elkartea eta Usurbilgo Udala.

Aste Santua, Kirola Eginez

Usurbil F.T.k datozen oporrak kirola eginez igarotzeko aukera eskaini nahi du aurten ere:

Epea: martxoak 29-apirilak 2.

Ordutegia: 09:30-12:30.

Tokia: Oiardo Kiroldegia, Harane eta frontoia.

Antolatzailea: Usurbil F.T.

Gaztelekua

DBH-ko gazteek ere izango dute ondo pasatzeko aitzakia bat baino gehiago, Gaztelekuak antolatu dituen ekintzetan:

Martxoak 19, larunbata

16:00 Ping Pong txapelketa Gaztelekuan.

Nori zuzendua: DBH 1.

Martxoak 21, astelehena

16:30 Diskofesta Gaztelekuan.

Nori zuzendua: DBH2.

Martxoak 31, osteguna

10:00-14:00 Konkis Eguna Gaztelekuan.

Nori zuzendua: gazte denei.

Informazio gehiago:

Gaztelekuan

943 371 050

gaztelekua@usurbil.eus

Antolatzailea: Gaztelekua.