Barneko kritikoa

JuanjoLertxundi 2016ko mar. 18a, 10:12

Gizakiaren ahultasun handiena da gure burua gutxietsi egiten dugula.  Pertsonaren arazo nagusia da nahiko onak ez garela uste izatea.

Louise Hay

Arazo guztiak sendatzen dituen gauza bakarra geure burua maitatzea da. Askotan “gutxiagotasun-konplexua” izaten dugu, ez garela gai zerbait egiteko eta sinesmen horrek urruntzen gaitu benetan lortu nahi ditugun gauzetatik. Konbentzimendu osoa dugu gure gabeziak jaiotzetikoak direla, eta ezin izango ditugula aldatu. Mugak ez daude gure helburuak lortzeko ezintasunean, ez garela gai uste izatean baizik. Abraham Maslow psikologoak esan zuen: “Pertsonengan aldatu beharra dagoena zera da: bere buruarekiko duen irudia”.

Ondorengo Mindfulness (arreta osoa) pilula hartzera gonbidatzen zaitut. Ipini praktikan, esperimentatu, ea zer gertatzen den.

Orain, zure “barneko kritikoari” arreta berezia ipiniko diozu. Hori da esaten dizuna “ze gaizki egin duzun”, “ez duzu konponbiderik”, “beti istorio berdinarekin zaude”. Behatu nola kritikoak erabiltzen dituen “egin beharko zenuke” eta “zer pentsatuko dute besteek”.

Behatu zure kritikoa zuregana zuzentzen denean argudio hauekin eta zuk nola jokatzen duzun. Konturatu zu ez zarela barneko kritikoa, entzuten duena baizik.

Bidaiak jarraitu egiten du...