EHGAM-ek antolaturiko kalejira eta sagardotegiko afaria larunbatean

Noaua Aldizkaria 2016ko mar. 18a, 09:10

Euskal Herriko Gay-Les Askapen Mugimenduak (EHGAM) Usurbil hautatu du aurten ere, larunbat honetan, martxoaren 19an "Maribollotrans Sagaydotegia" ospatzeko. Izen emateko epea astelehenean itxi zuten. Kalejira egingo dute lehenik Txirristratik abiatuta, eta gero Arratzain sagardotegira joango dira afaltzera:

Martxoak 19, larunbata

18:15 Autobus zerbitzua Donostiako San Sebastian hotelaren alboan; Zumalakarregi hiribidea 20an.

19:00 Trikipoteoa Txirrista tabernatik abiatuta.

20:30 Afaria Arratzain Sagardotegian.

01:00etik aurrera, festa Donostiako Doka kafe antzokian.

 

Informazio gehiago:

ehgam.eus

facebook.com/ehgam

ehgam@yahoo.com

667 435 570

Antolatzailea: EHGAM.