Usurbil-Arantzazu bidea oinez osatzeko gonbita, ostegunerako

Noaua Aldizkaria 2016ko martxoaren 21a

"Kirol pixka bat eginez, egunpasa eder bat egiteko aukera polita" eskaintzen du urtero Ostegun Santu egunez, herritar talde batek Usurbildik Arantzazura antolatzen duen ibilaldian. Aurtengoa ate joka dute:

Eguna: martxoak 24, osteguna.

Irteera: 05:00etan, Mikel Laboa plazatik.

Amaiera: 19:00ak aldera Arantzazun. Itzulera autobusez. 21:00ak alderako Usurbilen.

Ibilbidea: Usurbil-Zelatun-Santa Ageda-Mandubia (hemen salda eta ardo pixka bat) -Santa Marina (40 km, hemen autobusa egongo da) - Legazpia (hemen bazkaltzeko entsalada, xerra eta sagardoa) -Arantzazu (63 km hemen izardiak kendu eta merienda eder bat nahiko sagardorekin).

Prezioa: 50 euro, hamaiketakoa, bazkaria, askaria eta autobusa.

Izen ematea: 600 669 279 (Joxemiel Otaegi).

Antolatzaileak: herritar talde bat.