Bi asteko oporraldi betean dira haur eta gaztetxoak. Haientzat guztientzat, ekimen ugari antolatu dituzte Gaztelekuak, Usurbil F.T.-k edota Aginagako Eskola Txikiko Guraso Elkarteak Udalarekin elkarlanean:
Aginagako Txokoak
Aginagako Eskola Txikiko Guraso Elkarteak, Usurbilgo Udalarekin elkarlanean datozen oporretarako antolatu dituzten txokoak, astelehenetik aurrera:
Txokoetako egunak: martxoak 21, 22, 23, 29, 30, 31 eta apirilak 1.
Ordutegia: 09:00-13:00 edo 10:00-13:00.
Tokia: Aginagako ludoteka.
Izen ematea: itxita. Argibide gehiago: aginaga@eskolatxikiak.org helbidean.
Antolatzaileak: Aginagako Eskola Txikiko Guraso Elkartea eta Usurbilgo Udala.
Aste Santua, Kirola Eginez
Usurbil F.T.k datozen oporrak kirola eginez igarotzeko aukera eskaini nahi du aurten ere:
Epea: martxoak 29-apirilak 2.
Ordutegia: 09:30-12:30.
Tokia: Oiardo Kiroldegia, Harane eta frontoia.
Antolatzailea: Usurbil F.T.
Ostiral hau dute ikasleek azken klase eguna. Aurretik bi aste pasatxoko oporrak izango dituzte, baina nahi duenak aspertzeko tarte askorik ez. Martxoa bukaerako ekimenen agendan ditugu hain zuzen, haur eta gazteei zuzenduriko aisialdiko ekintza bat baino gehiago; Gaztelekuak 12-16 urte artekoentzat antolaturiko ekintzak, Usurbil Futbol Taldeak antolaturiko kirol jarduerak edota Aginagako Eskola Txikiko Guraso Elkarteak prestatu dituen txokoak:
Gaztelekua
DBH-ko gazteek ere izango dute ondo pasatzeko aitzakia bat baino gehiago, Gaztelekuak antolatu dituen ekintzetan:
Martxoak 19, larunbata
16:00 Ping Pong txapelketa Gaztelekuan.
Nori zuzendua: DBH 1.
Martxoak 21, astelehena
16:30 Diskofesta Gaztelekuan.
Nori zuzendua: DBH2.
Martxoak 31, osteguna
10:00-14:00 Konkis Eguna Gaztelekuan.
Nori zuzendua: gazte denei.
Informazio gehiago:
Gaztelekuan
943 371 050
gaztelekua@usurbil.eus
Antolatzailea: Gaztelekua.