Hurrengo irteeran, Andatza Mendizaleen Kirol Taldeko kideak Araba aldera joango dira. Gorbea mendebaldeko mendiak bisitatuko dituzte eta, noski, irteeran partehartzeko aukera zabaldu dute. Apirilaren 10erako ipini dute hitzordua, baina izena aldez aurretik eman beharra dago.
“Usurbildik Arabara autobusez abiatuko gara, Gorbearen mendebaldeko mendialdean Burbona eta Odoriaga mendiak igotzeko”, Andatzatik aditzera eman digutenez. Segidan dituzue xehetasun denak:
Noiz: Apirilak 10 igandea, goizeko 7:00etan.
Irteera nondik: Oiardo Udal kiroldegitik.
Garraioa: Autobusez.
Ibilbidea: 20 km.
Non eman izena: Andatza Mendizaleen Kirol Taldeko kontuan:
RURAL KUTXA: 3008 0259 1630 0543 0321.
KUTXABANK: 2095 5069 0710 6848 9805.
Noiz: Apirilaren 6a baino lehen.
Izena ematerakoan ordaindu behar da: 10€
Plaza mugatuak.
Otordua ibilbidea amaitutakoan egingo da.
Janaria norberak eraman behar du.
Edaria Andatza Mendizaleen Kirol Taldeak eramango du.
Oharra: “Andatza Mendizaleen Kirol Klubak antolatzen dituen irteeretan parte hartzeko derrigorrezkoa da, mendiko federatua izatea eta aseguro txartela indarrean edukitzea. Federatu gabe dagoenari tramitea egingo diogu, hala nahi badu. Horretarako gure web orrian aurkitzen da egin beharrekoa, edo gurekin jarri harremanetan andatza@hotmail.com helbidean. Komeni da ahalik eta azkarren egitea”.
Info gehiago: www.andatza.com