Aste Santuan, gazta ezberdinen dastaketa Sagardoetxean

Noaua Aldizkaria 2016ko mar. 22a, 10:47

Sagardoetxeako ohiko bisita gidatua eta sagardo, muztio eta likore dastaketaz gain, Euskal Herriko gazta ezberdinen dastaketa eskaniko da Aste Santuan. Besteak beste, Idiazabal, Iraty eta Ronkal zigilua duten gaztak. Honetaz gain, Pazko Arrautzen jokua izango da haurrentzat.

Sagardoetxeako ordutegiak

Bisita gidatuak dastaketarekin:

- Martxoaren 24tik 28ra: 11:00-14:00 · 16:30-20:00.

- Martxoaren 29tik Apirilaren 2ra: 11:00-13:30 · 16:00-19:30.

- Apirilak 3: 11:00-13:30.

Tarifak:

- Sagardoetxeako bisita + Dastaketa: 5,50€ pertsonako.

- Haurrentzako Pazko arrautzen jokua: 2€ haur bakoitzeko.

- Sagardoetxeako bisita + Bazkaria/afaria sagardotegian: 34€.

Informazioa eta erreserbak:

Telf.: 943 550 575 / info@sagardoetxea.com

Online: www.sagardoarenlurraldea.com