Ernai eta Aitzina gazte erakundeek aste honetarako, martxoaren 25etik 28ra Laudion antolatu duten Gazte Danbadarako sarrerak Aitzagan dituzue salgai. Hitzaldiak, mahai-inguruak, tailerrak, ikuskizunak edota kontzertuak programatu dituzte. Usurbildarrak ere Gazte Danbadan ikusiko ditugu. Herriko bi musika taldeek parte hartuko dute: Odolaren Mintzoak ostiralean, martxoaren 25ean eta Izeberg taldekoek igandean, martxoaren 27an. Biak ala biak “Oholtza gainean bakerik ez” Gazte Danbadan kontzertuak eskaintzeko Euskal Herriko talde gazteei egin zaien deialdian hautatuak izan ziren.
Guztira 66 talde aurkeztu ziren ekimenera, horietatik 5 usurbildarrak: Odolaren Mintzoa, Izeberg, Hotzikara, Floxbin eta Kezka. "Publikoaren bozkek eta lantalde baten irizpideek erabaki dute" zein taldeek joko duten Gazte Danbadako karpan. Hasieran 15 talde hautatzea aurreikusten bazuten ere, deialdiak izan duen arrakasta ikusita, "27 izango dira azkenean". Hautatuen artean dira, Odolaren Mintzoa eta Iceberg usurbildarrak. Gazte Danbadako egitaraua eta information gehiago, hemen: gaztedanbada16.info