Ostegun Santua hemen da. Arantzazuko ibilbidea osatzeko egun seinalatua. 30 urte baino gehiago daramatza usurbildar talde batek, inguruetako herrietako beste hainbat lagunekin batera, 63 kilometroko martxa egiten. Bidean egin ohi dituzte eguneko otorduak eta iluntzean itzuli ohi dira autobusez. Txangorako aurrez eman behar da izena.
Honatx aurtengo ibilaldiko zehaztasunak:
-Martxoak 24, osteguna.
-Irteera: 05:00etan Mikel Laboa plazatik.
-Amaiera: 19:00ak aldera Arantzazun. Itzulera autobusez. 21:00ak alderako Usurbilen.
-Ibilbidea: Usurbil-Zelatun-Santa Ageda-Mandubia (hemen salda eta ardo pixka bat) -Santa Marina (40 km, hemen autobusa egongo da) - Legazpia (hemen bazkaltzeko entsalada, xerra eta sagardoa) -Arantzazu (63 km hemen izerdiak kendu eta merienda eder bat nahiko sagardorekin).
-Prezioa: 50 euro, hamaiketakoa, bazkaria, askaria eta autobusa.
-Izen ematea: 600 669 279 (Joxemiel Otaegi).
-Antolatzaileak: herritar talde bat.