Lerrook irakurtzen ari zareten bat baino gehiago izan zaitezkete Mintzalagunak; bidaiari zein bidelagunak. Informazio gehiagorako jo Usurbilgo Udaleko Euskara Sailera, Potxoeneara alegia; NOAUA! Kultur Elkarteko egoitzara edo Etumeta- AEK euskaltegira. Hiru guneotan jasoko dituzue argibide gehiago. Edozein kasutan, parte hartzeko interesa duzuenok, euskaltegian datu pertsonalen orri bat bete eta egoki adierazi, zer ordu eta egunetan ahal duzuen parte hartu egitasmo honetan. Ez dago zertan euskaltegian matrikulatua egon beharrik, Mintzalagunen parte hartzeko.
Euskara ikasten ari denari euskaltegiak zehaztuko dioten gutxieneko maila bat izan behar du. Bidelagunak edo “euskaldun zaharrak” ez du irakasle izateko mailarik behar. Izen ematea urtean zehar, edozein unetan egin daiteke. Eta doan noski.
Etumeta AEK Euskaltegia
607 609 379 / usurbil@aek.eus / muntteri.blogspot.com.es / aek.eus
NOAUA! Kultur elkartea
943 360 321 / elkartea@noaua.eus
Usurbilgo Udala, Euskara Saila
Potxoenean 943 371 999 / euskara@usurbil.eus