Ikasleek oporretako bigarren eta azken astea dute honakoa. Aurreko egunotan bezala, aisialdiko ekimen ezberdinez gozatzen segitzeko aukera izango dute. Aginagan txokoak antolatu baitituzte, ekintza ezberdinak Gaztelekuan. Eta astearte honetatik larunbatera, opor egunok kirola eginez igaro ahalko dituzte, Usurbil F.T.-ren eskutik antolatu dituzten txokoetan. Aurrez izena emana zuten gaztetxoek, denetariko kirol ekintzetan parte hartu ahalko dute apirilaren 2ra arte. Oiardo Kiroldegian, frontoian edota Haranen ikusiko dituzue. Ondoko irudia, artxibokoa duzue.
Konkis Eguna ostegunean
Ping pong txapelketan lehiatu ziren, Diskofesta ospatu zuten, eta ostegun honetarako, Konkis Eguna antolatu du Gaztelekuak erabiltzaile dituen DBH-ko gazte guztientzat. 10:00-14:00 artean hainbat jolas egingo dituzte, telebistako saio arrakastatsuaren antzera. Iaz ere antolatu zuten egun hau, arrakastatsua suertatu zen. Ekimen honi buruzko informazio gehiago, bideotatik eskura dezakezue:
Gaztelekuan
943 371 050
gaztelekua@usurbil.eus
Aginagako Eskola Txikiko Guraso Elkarteak Usurbilgo Udalarekin elkarlanean antolaturiko txokoen bigarren astea dugu honakoa. Martxoaren 21etik 23rako eta egunotan, astearte honetatik ostiralera, apirilaren 1era antolatu baitituzte txokoak ludotekan, 09:00-13:00 artean, aurrez izena emana zuten haur eta gaztetxoekin. Argibide gehiago: aginaga@eskolatxikiak.org