"Nordic Walking" edo Ipar Martxa, apirileko ikastaro eskaintzan

Noaua Aldizkaria 2016ko martxoaren 29a

Sagarrondotik Sagardora zikloko hurrengo hitzordua edota KzGunearen trebatze saio berriak dakartza, ate joka dugun apirilak. Baita Oiardo Kiroldegitik helarazi diguten ikastaro interesgarri bat ere; "Nordic Walking" edo Ipar Martxa delakoa.

"Nordic Walking" edo Ipar Martxa, apirilaren 16an

Oiardo Kiroldegiak antolaturiko ikastaroa oinarrizkoa izango da. Apirilaren 16rako antolatu dute, larunbat goizez beraz, 10:00-13:00 artean."Ibiltzeko eta kirola egiteko modu ezberdin bat da. Bi makilen laguntzaz praktikatzen da, ALFA izeneko teknika erabiliz, erritmoa du eta gorputzeko hainbat atal lantzen dira: hankak, besoak, bizkarhezurra, enborra... Eta gainera, ingurunearekin bat egiten duzu!", berri eman dute antolatzaileek.

Ikastarorako izena, Oiardo Kiroldegian eman beharko da. Prezioa: 15 euro bazkideek, 30 euro bazkide ez direnek. Makilak 5 eurotan alokatuko dira. Argibide gehiagorako: 943 372 498.

KzGunea
, apirileko ikastaroak

Jai egunon ostean, asteazkenean, martxoaren 30ean irekiko dute berriz Usurbilgo KzGunea; martxoaren 30ean eta 31n, arratsaldez, 16:00-20:00 artean, eta apirilaren 1etik aurrera, goizez, 09:00-13:00 artean. Segidan, aurreikusiak dituzten hurrengo ikastaroak:

-Apirilak 4-15, 09:00-11:00: "Ofimatika tresnak: Libre Office".

-Apirilak 18-29, 09:00-11:00: "Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi".

-Maiatzak 2-11, 16:00-18:00: "Komunikatu zaitez Sare Sozialen bitartez".

-Maiatzak 12-23, 16:00-18:00: "Google aplikazioak zure kudeaketa pertsonalerako".

-Maiatzak 24, 16:00-18:00 "Youtube: Bideoak ikustea baino gehiago".

Informazio gehiago: 943 023 684 / tutor.usurbil@kzgunea.net edo kzgunea.eus

Sagarrondotik Sagardora zikloa

Alkartasuna Nekazal Kooperatibak antolaturiko ikastaro zikloko hurrengo saioa, apirilaren 30ean, 09:00-13:00 artean Potxoenean. Gaia: "Landareen bizimodua. Ilargiaren eragina". Xabier Akizuk eta Jakoba Errekondok bideratuko dute saioa. Informazio gehiagorako eta izen emateko:

943 361 114

alkartasuna@usurbil.com

alkartasuna.eus

Antolatzailea: Alkartasuna Kooperatiba.