2004-2010 urte artean jaiotako gaztetxoentzako ingeles udalekuak antolatu ditu Udarregi Ikastolak, ekainaren 27tik uztailaren 22ra. Ohartarazi dutenez, "jatorrizko ingeles hiztunak diren hezitzaileek gidatuta". Ingeles udalekuotan izen emateko epea zabalik egongo da apirilaren 23ra arte. Apuntatzeko, gerturatu ikastolako idazkaritzara. Hori bai, apirilaren 4tik aurrera izan beharko du. Oporrak tarteko, aste honetan itxita egongo baita ikastola.
Doan, hezitzailea etxean hartzen duenarentzat
Izena emandako ikasle kopuruaren arabera zehaztuko da udalekuotako prezioa. Baina antolatzaileek aurreikusten dutenez, gutxi gorabehera 300 eurokoa izango da gastua. Doakoa, hezitzailea etxean hartzen duen familiarentzat. Adin tartearen araberako bi multzo hauetan banatuko dira ikasleak:
A taldea: 2o08-2010 urte artean jaiotako haurrentzat.
B taldea: 2004-2007 urte artean jaiotako haurrentzat.
Informazio bilerak: "DBH bukatu eta gero zer?"
Galdera horri erantzuteko bilera sorta antolatu du Udarregi Ikastolak, apirilaren 11tik 14ra. "Urtero bezala, aurten ere, orientazio departamenduak DBH bukatu ondoren egin daitezkeen ikasketa eta lanbide-irtenbideei buruzko bilera batzuk antolatu ditu", ohartarazi dute. Hemen hitzorduon agenda:
Apirilak 11, astelehena
17:00 Donostiako Santo Tomas Lizeoa (Batxilergoa).
Apirilak 12, asteartea
17:00 Oteitza (Zarautz, Batxilergoak eta Lanbide-Heziketako zikloak).
18:00 Zubietako Lanbide Eskola (Lanbide-Heziketako zikloak).
Apirilak 13, asteazkena
17:00 Donostiako Zurriola+Barandiaran (Batxilergoak eta Lanbide-Heziketako zikloak).
Apirilak 14, osteguna
17:00 Lasarteko Institutua (Batxilergoak).
Oharrak:
-Bileren tokia: DBHko eraikineko bideo-gela.
-Bilerak, euskaraz eta gaztelaniaz izango dira.
Informazio gehiago: udarregi.eus