Bietan izen emateko epea zabalik egongo da apirilaren 8ra arte. Apirilaren 11tik ekainaren 18ra, astero 3 egunetan izango dira klase presentzialak, Hernaniko Florida auzoa 28an, Gabriel Zelaia eraikinean, doan eta euskaraz. Hernaniko Udalak Donostia-Beterrirekin batera antolaturiko formazio ikastaro hauetan apuntatzeko formularioa, usurbil.eus atarian sartuta bete dezakezue. “Eraldatzen, ekonomia sozial eraldatzailearen (ESE) inguruko formazio saioak izango dira. Hainbat gaien inguruko jakintzak eta gogoetak partekatuko ditugu, horien artean: energia, elikadura eta etxebizitza burujabetza; kontsumo kritikoa; zaintzak, etab. Beti ere, eraldatzaileak izango diren proiektuak garatzeko ahalduntzea eskaintzeko helburuarekin.
Kooperatzen programa berriz, ESEan oinarritzen diren enpresak sustatzeko ekintzailetza zerbitzua da. Edozein enpresa-ideia eredu sozial eta kooperatiboan sortzen laguntzeko formakuntza eta aholkularitza eskainiko dira bertan. Gainera, zeure enpresa garatu ahal izateko baliabideak eskainiko zaizkizu, hala nola, lantokia, finantzaziorako erraztasunak, etab. Honenbestez, talde eragile edo norbanako bezala landu ditzakezu aipatutako gaiak, izan herri mugimenduetan aritzeko edota enpresa bat sortzeko. Elkar ezagutu, saretu, proiektu amankomunak sortu, ikasi eta ezagutzak partekatzera etor zaitez!”, luzatu dute gonbita antolatzaileek. Informazio gehiago jaso edo zalantzak argitzeko: a-egia@hernani.eus