Jubenil nesken lagun arteko eskubaloi neurketa, 17:30etan Oiardo Kiroldegian

Noaua Aldizkaria 2016ko mar. 31a, 09:52

Jarduera handiko egunak datoz Usurbil Kirol Elkarteko jubenil nesken taldearentzat. Lagun arteko neurketa jokatuko dute ostegunean Oiardo Kiroldegian. Gipuzkoako Kopari dagokion partida larunbatean, Oiardon baita. Eta hitzorduok, datorren aste amaierarako iragarria duten lehia garrantzitsuaren atariko saioak izango dira; Euskadiko Txapelketako amaiera fasea jokatzeko sailkatu baita eskubaloi talde usurbildarra.

Fase horretan, Euskadiko txapeldun amaitu eta gainera, Espainiako fasea jokatzeko sailkatu daitezke. Denboraldiko une ezin interesgarriagoan dira beraz, Usurbil Kirol Elkarteko jubenil nesken taldekoak. Usurbil K.E.-etik berri ematen diguten moduan, “bigarren fasean partida bat ere galdu gabe”, Euskadiko Txapeketako lau onenen artean sailkatu da jubenil nesken taldea. Amaiera fasea jokatzeko hain zuzen. Sektorea, apirilaren 8, 9 eta 10eko asteburuan izango dute Ermuan. Errotabarri (Ermua), Aiala ZKE (Zarautz) eta GF Zuazo (Barakaldo) izango dituzte aurkari. Lehen bi postuetan amaitzen duten taldeek, Espainiako txapelketarako sailkatuko dira. Honatx orain arte jokaturiko neurketan ostean, nola geratu den sailkapena:

1-Errotabarri.

2-Usurbil K.E.

3-Bera Bera

4-Basauri

Apirilaren 8tik 10erako asteburuan jokatuko dute Usurbil Kirol Elkarteko jubenil nesken taldekoek, Euskadiko Txapelketako amaiera fasea Ermuan. Zozketa bidez, honela geratu da neurketen hurrenkera:

-Apirilak 8, ostirala:

Aiala ZKE-Usurbil K.E.

Errotabarri-GF Zuazo

-Apirilak 9, larunbata:

Errotabarri-Usurbil K.E.

GF Zuazo-Aiala ZKE

-Apirilak 10, igandea:

Usurbil K.E.-GF Zuazo

Aiala ZKE-Errotabarri

Datozen egunotako eskubaloi neurketak, Oiardo Kiroldegian

Martxoak 31, osteguna

17:30 Jubenil neskak, lagun artekoa: Usurbil K.E.-Ereintza

Apirilak 2, larunbata

12:30 Kadete mutilak, Gipuzkoako Kopa: Usurbil K.E.-Amenabar ZKE

19:30 Jubenil neskak, Gipuzkoako Kopa: Usurbil K.E.-Aloña Mendi K.E.

Apirilak 3, igandea

09:00 Kadete mutilak, Gipuzkoako Selekzioa: prestakuntza saioa.

10:30 Infantil mutilak, Gipuzkoako Selekzioa: prestakuntza saioa. Usurbil Kirol Elkarteko 3 jokalari deitu dituzte hitzordurako: Julen Lejardi, Harri Bruño eta Eneko Furundarena.

12:00 Alebin neskak, Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketa: Usurbil K.E.-Zarautz A ZKE