Apirileko txangoa prest du Andatza Mendizaleen Kirol Taldeak. "Apirilaren 10ean Usurbildik Arabara autobusez abiatuko gara, Gorbearen mendebaldeko mendialdean Burbona eta Odoriaga mendiak igotzeko", adierazi dute ohar bidez. Apirileko bigarren igande horretako goizeko 07:00etan abiatuko dira Oiardo Kiroldegitik autobusez. Ohi bezala, hemen doazkizue aurrez izen emateko eta kontuan hartzeko zenbait ohar. Apuntatzeko epea, apirilaren 6an itxiko dute:
Baranbio-Altube
Eguna: apirilak 10, igandea.
Abiatzeko hitzordua: 07:00etan autobusez, Oiardo Kiroldegitik.
Ibilbidea: 20 kilometro. "Gorbearen mendebaldeko mendialdean Burbona eta Odoriaga mendiak igotzeko irteera da".
Izen ematea: 10 euro, apirilaren 6a baino lehen, kontu zenbakiotako batean:
Rural Kutxa: 3008 0259 1630 0543 0321
Kutxabank: 2095 5069 0710 6848 9805
Oharrak:
-Plaza mugatuak.
-Otordua ibilbidea amaitutakoan egingo dugu.
-Janaria norberak eraman behar du.
-Edaria Andatza Mendizaleen Kirol Taldeak eramango du.
-Andatza M.K.T.-k antolaturiko irteeretan parte hartzeko derrigorrezkoa da, mendiko federatiua izatea eta aseguru txartela indarrean izatea. "Federatu gabe dagoenari tramitea egingo diogu, hala nahi badu. Horretarako gure web orrian aurkitzen da egin beharrekoa, edo gurekin jarri harremanetan andatza@hotmail.com helbidean. Komeni da ahalik eta azkarren egitea".
Informazio gehiago: andatzamendizale.info
Antolatzailea: Andatza M.K.T.