Oporretan kirolaz gozatzen, Usurbil F.T.-ren eskutik

Noaua Aldizkaria 2016ko api. 1a, 08:55

Oporretan direla nabari da. Astelehenean ikasgeletara itzuli aurreko azken egunak dituzte honako hauek. Baina ez zitzaitzen askorik nabari ostiral eguerdi honetan, ondoko argazki hau ateratzeko Haranera gerturatu garenean. Primeran pasatzen ari baitziren futbolean. Aste osoa darama 6-12 urte arteko irudiko gaztetxo taldeak, Usurbil Futbol Taldeak antolaturiko kirol jardueretan parte hartzen. Denetariko ekintzetan aritu dira egunotan. Elkar ezagutzeko jolasekin hasi zuten astea. Igerian, eskubaloian, eskupilotan, saskibaloian, boleibolean, hockeyan edota duela gutxi inauguratu zen bulderrean eskalatzen aritu dira. Futbolean aritu dira gaur goizean. Haur eta begiraleekin batera, zenbait guraso ere animatu dira parte hartzera. Amaitzeko, larunbatean herri kirolak antolatu dizkiete Usurbil F.T.-koek Santuenean. Parte hartze oso ona eta giro ederrean doakie astea, antolatzaileen esanetan.