EHBilduk deituriko herri batzarra, ostegunean

Noaua Aldizkaria 2016ko api. 4a, 10:20

Herri batzarrean parte hartzeko deialdia luzatzen diete Usurbilgo EHBilduk, herritarrei. Batzarra ostegun honetarako, deitu dute 19:00etan Potxoenean. "EHBildu gisara hurrengo hilabeteetan hainbat erronkari egin beharko diegu aurre. Hauteskunde dinamika guztiz gainditu gabe dugun honetan, garrantzia handiko beste hainbat gai ere baditugu agendan. Hala nola: EHBilduren eskaintza poliltikoa, EHBilduren komunitatea osatzeko aurreko herri batzarretan abiatu genuen prozesua, eta hondakinen inguruko Herri Galdeketa. Gai hauetaz aritzeko, herri batzarrera etortzeko gonbidatu nahi zaitugu", adierazi dute deitzaileek.

Honatx aipatu batzarrean jorratuko duten gai zerrenda:

EHBilduren herri batzarra

Eguna: apirilak 7, osteguna.

Ordua: 19:00.

Tokia: Potxoenea.

Gai zerrenda:

1-Espainiar estatuko eta Euskal Herriko egoera politikoa.

2-EHBilduren eskaintza politikoa.

3-EHBilduren komunitatea osatzeko prozesua.

4-EAEko hauteskundeak eta lehendakarigaiaren hautaketa.

5-Usurbil. Hondakinen inguruko herri galdeketa.

Deitzailea: Usurbilgo EHBildu.