Jubenil eta senior nesken eskubaloi taldeak, Euskadiko Txapelketako azken faserako sailkatuak

Noaua Aldizkaria 2016ko api. 4a, 13:13

Denboraldiko une ezin interesgarriagoan dira Usurbil Kirol Elkarteko jubenil nesken taldekoak. Usurbil K.E.-etik berri ematen diguten moduan, “bigarren fasean partida bat ere galdu gabe”, Euskadiko Txapeketako lau onenen artean sailkatu da jubenil nesken taldea. Amaiera fasea jokatzeko hain zuzen. Sektorea, asteburu honetan, apirilaren 8tik 10era izango dute Ermuan. Errotabarri (Ermua), Aiala ZKE (Zarautz) eta GF Zuazo (Barakaldo) izango dituzte aurkari. Lehen bi postuetan amaitzen duten taldeek, Espainiako txapelketarako sailkatuko dira. Honatx orain arte jokaturiko neurketan ostean, nola geratu den sailkapena:

1-Errotabarri.

2-Usurbil K.E.

3-Bera Bera

4-Basauri

Euskadiko Txapelketako amaierako fasea

-Apirilak 8, ostirala:

Aiala ZKE-Usurbil K.E.

Errotabarri-GF Zuazo

-Apirilak 9, larunbata:

Errotabarri-Usurbil K.E.

GF Zuazo-Aiala ZKE

-Apirilak 10, igandea:

Usurbil K.E.-GF Zuazo

Aiala ZKE-Errotabarri

Senior neskak ere, amaiera fasearen atarian

Orain arteko neurketa guztiak irabazi dituzte. Partida bakarrean amaitu dute aurkariekin berdinduta. Asteburuan jokatu duten jardunaldian izan da. “Baina berdinketa hori dela eta, matematikoki lehen postuan sailkatu dira amaierako faserako, jardunaldi baten faltan”, berri eman diote NOAUA!ri Usurbil Kirol Elkartetik. Gauzak honela, jubenil nesken antzera, senior nesken eskubaloi taldeak ere Euskadiko amaierako fasea jokatuko du, apirilaren 15etik 17rako asteburuan. Zehazteke dago txapelketa hau non jokatuko den.

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako lau talde onenak lehiatuko dira, eta bertan izango dira usurbildarrak ere. “Bi onenek Espainiako Zilarrezko Ohorezko Mailarako igoera fasea jokatuko dute”, berri eman du Usurbil K.E.-k.

Estitxu Berasategi, Espainiako selekziorako hautatua berriz

Martxoaren 18tik 23ra, Espainiako eskubaloi selekzioak Guadalajaran egin zuen kontzentrazioan parte hartzera gonbidatu zuten. Orain berriro deitu dute Estitxu Berasategi Eizagirre, berriz Guadalajararako, apirilaren 10etik 13ra egingo den jubenil nesken estatu mailako taldearen kontzentraziora. Hiru egunez entrenamendu saioak burutuko ditu Usurbil Kirol Elkarteko jokalariak. Zarautz eta Ermuako Errotabarri taldeko jokalari bana ere deitu dituzte, guztira 18 kirolari bilduko dituen hitzordura.

Eneko Furundarena, goleatzaile onena

Martxoaren 27an Hondarribian ospatu zen infantil mailako 15. Eskubaloi Txapelketan goleatzaile onenaren saria jaso zuen Eneko Furundarena Usurbil Kirol Elkarteko jokalariak. Baloi bat jaso zuen sari gisa, Jose Manuel Ruiz de Cenzano, Euskal Federazioko lehendakariaren eskutik. Txingudi, Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroako selekzioak lehiatu ziren hitzordu horretan. Mutilen eta nesken txapelketetan Gipuzkoako Selekzioa nagusitu zen. Argazkiaren egilea: Joel Iglesias.

Eskubaloia Kiroldegian

Apirilak 9, larunbata

09:30 Alebin mutilak, Buruntzaldea: Udarregi 5C-Udarregi 5A

09:30 Alebin mutilak, Buruntzaldea: Udarregi 5B-Urnieta 5C

10:30 Alebin mutilak, Buruntzaldea: Udarregi 6A-Urnieta 6B

11:30 Infantil neskak, Gipuzkoako Txapelketa: Udarregi B Usurbil-Bergara K.E.

12:45 Infantil mutilak, Gipuzkoako Txapelketa: Udarregi B Usurbil-Amenabar A ZKE

15:45 Kadete neskak, Foru Aldundiko Txapelketa: Usurbil K.E. “B”-Ereintza B

17:30 Jubenil mutilak, Gipuzkoako Kopa: Usurbil K.E.-Ereintza

19:30 Senior mutilak, 1. Nazionala: Ucin Aluminio Usurbil-C.D. Egia Ur-Ze

Apirilak 10, igandea

09:15 Alebin mutilak, Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketa: prestakuntza saioa.

10:30 Alebin neskak, Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketa: Usurbil K.E.-Egia Eskubaloia

12:15 Senior neskak, Euskal Liga: Usurbil K.E.-Aiala ZKE