Landareei eta garagardo artisauari buruzko ikastaroak, Alkartasuna Kooperatibaren eskutik

Noaua Aldizkaria 2016ko api. 7a, 08:00

Ilargiak landareen bizimoduan duen eragina aztertuko dute saioetako batean, bestean garagardo artisaua egiten ikasteko aukera eskainiko du Alkartasuna Kooperatibak. Hitzorduotarako izena aurrez eman beharko da. Saio hauez gain, ikastaro gehiago ere antolatu dira asteotarako. Segidan duzue apirileko eskaintza eguneratuaren berri:

Alkartasuna Kooperatibako ikastaroak

Apirilak 15, ostirala

15:30-19:30 Garagardo artisaua egiteko ikastaroa Alkartasuna Kooperatiban.

Prezioa: 25 euro. Bazkideek doan.

Apirilak 30, larunbata

09:00-13:00 Sagarrondotik Sagardora zikloko saioa Potxoenean: "Landareen bizimodua. Ilargiaren eragina".

Bideratzaileak: Xabier Akizu eta Jakoba Errekondo.

Izen ematea eta informazio gehiago:

943 361 114

alkartasuna@usurbil.com

alkartasuna.eus

Antolatzailea: Alkartasuna Kooperatiba.

"Nordic Walking" edo Ipar Martxa, apirilaren 16an

Oiardo Kiroldegiak antolaturiko ikastaroa oinarrizkoa izango da. Apirilaren 16rako antolatu dute, larunbat goizez beraz, 10:00-13:00 artean."Ibiltzeko eta kirola egiteko modu ezberdin bat da. Bi makilen laguntzaz praktikatzen da, ALFA izeneko teknika erabiliz, erritmoa du eta gorputzeko hainbat atal lantzen dira: hankak, besoak, bizkarhezurra, enborra... Eta gainera, ingurunearekin bat egiten duzu!", berri eman dute antolatzaileek.

Ikastarorako izena, Oiardo Kiroldegian eman beharko da. Prezioa: 15 euro bazkideek, 30 euro bazkide ez direnek. Makilak 5 eurotan alokatuko dira. Argibide gehiagorako: 943 372 498.

KzGunea
, apirileko ikastaroak

Apirilean goizez, 09:00-13:00 artean irekiko dute KzGunea. Segidan, aurreikusiak dituzten hurrengo ikastaroak:

-Apirilak 18-29, 09:00-11:00: "Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi".

-Maiatzak 2-11, 16:00-18:00: "Komunikatu zaitez Sare Sozialen bitartez".

-Maiatzak 12-23, 16:00-18:00: "Google aplikazioak zure kudeaketa pertsonalerako".

-Maiatzak 24, 16:00-18:00 "Youtube: Bideoak ikustea baino gehiago".

Informazio gehiago: 943 023 684 / tutor.usurbil@kzgunea.net edo kzgunea.eus

Teknologia berriei buruzko saioa

"Zer jakin behar dugu gurasook sare sozialei buruz? (mugikorrak, tabletak...)" izeneko hitzaldia antolatu du Zubieta Lantzenek apirilaren 20an, 18:00-19:30 artean Zubietako Kaxkape egoitzan. Baikara, Gipuzkoako Ikasleen Gurasoen Federazioko kide Esther Martinezek bideratuko duen saioan, teknologia berrien funtzionamenduaren ezagutzan sakonduko dute, “hauen bitartez harreman osasuntsuak sustatzeko: gurasoen bitartekotza sare sozialen erabileran, pribatutasunaren kudeaketa eta identitate digitala, segurtasuna sarean, WhatsAppa, eskolako ziber-jazarpena”. Saioak gehiagorako emango balu, hizlaria “beste egun batean etortzeko prest egongo litzateke. Animatu eta parte hartu!".

Eraldatzen eta Kooperatzen formazio saioak

Astelehenean aurkeztu zituzten eta abiatzear diren bi formazio programetan izen emateko epea zabalik egongo da ostiralera arte, apirilaren 8ra arte. Apirilaren 11tik ekainaren 18ra, astero 3 egunetan izango dira klase presentzialak, Hernaniko Florida auzoa 28an, Gabriel Zelaia eraikinean, doan eta euskaraz. Hernaniko Udalak Donostia-Beterriko udalekin (tartean, Usurbilgoarekin) batera antolaturiko formazio ikastaro hauetan apuntatzeko formularioa, usurbil.eus atarian sartuta bete dezakezue. “Eraldatzen, ekonomia sozial eraldatzailearen (ESE) inguruko formazio saioak izango dira. Hainbat gaien inguruko jakintzak eta gogoetak partekatuko ditugu, horien artean: energia, elikadura eta etxebizitza burujabetza; kontsumo kritikoa; zaintzak, etab. Beti ere, eraldatzaileak izango diren proiektuak garatzeko ahalduntzea eskaintzeko helburuarekin.

Kooperatzen programa berriz, ESEan oinarritzen diren enpresak sustatzeko ekintzailetza zerbitzua da. Edozein enpresa-ideia eredu sozial eta kooperatiboan sortzen laguntzeko formakuntza eta aholkularitza eskainiko dira bertan. Gainera, zeure enpresa garatu ahal izateko baliabideak eskainiko zaizkizu, hala nola, lantokia, finantzaziorako erraztasunak, etab. Honenbestez, talde eragile edo norbanako bezala landu ditzakezu aipatutako gaiak, izan herri mugimenduetan aritzeko edota enpresa bat sortzeko. Elkar ezagutu, saretu, proiektu amankomunak sortu, ikasi eta ezagutzak partekatzera etor zaitez!”, luzatu dute gonbita antolatzaileek. Informazio gehiago jaso edo zalantzak argitzeko: a-egia@hernani.eus