Oiardo Kiroldegiko atezain­tza, harrera eta administratibo lanak emateko zerbitzua esleitu du Usurbilgo Udalak

Noaua Aldizkaria 2016ko api. 7a, 08:25

Ostegun honetako, apirilaren 7ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak dakar albistea. Gaurko zenbakian, Oiardo Kiroldegiko atezain­tza, harrera eta administrazio lanen zerbi­tzua esleitu duela berri eman du Usurbilgo Udalak. Martxoaren 31n gauzatu zen esleipena. BPXport Kirol Zerbitzuak, S.L.U. izan da esleipenduna. Bi urtetarako esleipena da honakoa, urtero beste bi urtez luzagarria izango dena. Abenduan egin zuen lizitazio deialdia Usurbilgo Udalak. Eskaintzak aurkezteko 20 eguneko epea izan zuten interesdunek. Informazio gehiago, usurbil.eus atarian duzue.

Abian diren esleipen prozesuak

Oiardo Kiroldegiari loturiko esleipena gauzatu da jada. Bide berean, Usurbilgo Udalak esleitzear ditu zerbitzuok:

-Nerabeentzako udal zerbitzua kontratatzea. Informazio gehiago, hemen.

-Santueneko Gure Elkartea jubilatuen tabernaren kudeaketa. Informazio gehiago, hemen.

-Artzabalgo Gure Pakea Elkarteko jubilatuen tabernaren kudeaketa. Informazio gehiago, hemen.

-Etxez etxeko laguntza zerbitzua emateko kontratua. Informazio gehiago, hemen.