Urdaiazpikodun pintxo bereziak, igandeko Tipi-Tapan

Noaua Aldizkaria 2016ko api. 9a, 06:00

Pintxo festa ate joka dugu berriz. Igande honetan, apirilaren 10ean, Hurbilago Elkarteak Usurbilgo Udalaren babespean antolaturiko Tipi-Tapa ospatuko da. Oraingoan bost ez, lau tabernetan, Txiriboga itxita baitago; honenbestez, Artzabal, Bordatxo, Txirristra eta Aitzaga tabernekin osatu ahalko duzue ibilbide gastronomikoa. Antolatzaileek aurreratu digutenez, urdaiazpikodun pintxo bereziak prestatuko dituzte. Edaria eta zizka-mizka, ohi bezala, 2 eurotan izango duzue salgai. Eta 15:00etan 150 euroko erosketa balearen eta 2 lagunentzako otorduaren zozketa. Zozketan parte hartzeko egin beharrekoa oso erraza da; eskutan duzuen Tipi-Tapa txartela 5 tabernetako zigiluekin osatu eta edaritegiotako kaxaren batean utzi.