Pilota, futbola, eskubaloia eta mendi irteera, asteburuko kirol agendan

Noaua Aldizkaria 2016ko api. 9a, 08:14

Opor edo jai egunen ostean, ohiko asteburua datorkigu, kirol kontuei dagokienean. Herriko pilota, eskubaloi eta futbol taldeak jardunaldi berri baten atarian dira. Segidan, Usurbilen jokatuko dituzten neurketen agenda. Andatza Mendizaleen Kirol Taldeak antolaturiko irteerara doaz bestalde, asteazkena baino lehen Baranbio-Altube txangorako izena eman zuten mendizaleak:

Pilota Usurbilen

Apirilak 8, ostirala

19:30 Usurbilgo frontoian:

Udaberri Txapelketa, 4 t´erdian:

Kadeteak, 1. maila: 

Pagazpe (Aimar Iruretagoiena)-Urnieta (Aldunberri).

Pagazpe (Imanol Galarraga)-Alde Zaharra (Olarra).

Nagusiak:

Pagazpe (Asier Katalina)-Intxurre (Zabala).

Futbola Haranen

Apirila 9, larunbata

11:00 Alebin neskak: Udarregi 6B-Udarregi 5

Apirilak 10, igandea

10:00-13:30 Alebin federatua eta Futbol Eskola.

Eskubaloia Kiroldegian

Apirilak 9, larunbata

09:30 Alebin mutilak, Buruntzaldea: Udarregi 5C-Udarregi 5A

09:30 Alebin mutilak, Buruntzaldea: Udarregi 5B-Urnieta 5C

10:30 Alebin mutilak, Buruntzaldea: Udarregi 6A-Urnieta 6B

11:30 Infantil neskak, Gipuzkoako Txapelketa: Udarregi B Usurbil-Bergara K.E.

12:45 Infantil mutilak, Gipuzkoako Txapelketa: Udarregi B Usurbil-Amenabar A ZKE

15:45 Kadete neskak, Foru Aldundiko Txapelketa: Usurbil K.E. “B”-Ereintza B

17:30 Jubenil mutilak, Gipuzkoako Kopa: Usurbil K.E.-Ereintza

19:30 Senior mutilak, 1. Nazionala: Ucin Aluminio Usurbil-C.D. Egia Ur-Ze

Apirilak 10, igandea

09:15 Alebin mutilak, Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketa: prestakuntza saioa.

10:30 Alebin neskak, Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketa: Usurbil K.E.-Egia Eskubaloia

12:15 Senior neskak, Euskal Liga: Usurbil K.E.-Aiala ZKE

Eskubaloia, Selekzioa

Apirilak 10, igandea

11:00-13:00 Jubenil mutilen Gipuzkoako Selekzioaren entrenamendu saioa, Oñatiko Zubikoa Kiroldegian. Usurbil K.E.-ko jokalari Jokin Azpeitia deitu dute hitzordura.

Apirilak 10-13, igandetik asteazkenera

Martxoaren 18tik 23ra, Espainiako eskubaloi selekzioak Guadalajaran egin zuen kontzentrazioan parte hartzera gonbidatu zuten. Orain berriro deitu dute Estitxu Berasategi Eizagirre, apirilaren 10etik 13ra berriz Guadalajaran egingo den jubenil nesken estatu mailako taldearen kontzentraziora. Hiru egunez entrenamendu saioak burutuko ditu Usurbil Kirol Elkarteko jokalariak. Zarautz eta Ermuako Errotabarri taldeko jokalari bana ere deitu dute, guztira 18 kirolari bilduko dituen hitzordura.

Baranbio-Altube mendi irteera

Eguna: apirilak 10, igandea.

Abiatzeko hitzordua: 07:00etan autobusez, Oiardo Kiroldegitik.

Ibilbidea: 20 kilometro. "Gorbearen mendebaldeko mendialdean Burbona eta Odoriaga mendiak igotzeko irteera da".

Izen ematea: itxita.

Oharrak:

-Plaza mugatuak.

-Otordua ibilbidea amaitutakoan egingo dugu.

-Janaria norberak eraman behar du.

-Edaria Andatza Mendizaleen Kirol Taldeak eramango du.

-Andatza M.K.T.-k antolaturiko irteeretan parte hartzeko derrigorrezkoa da, mendiko federatiua izatea eta aseguru txartela indarrean izatea. "Federatu gabe dagoenari tramitea egingo diogu, hala nahi badu. Horretarako gure web orrian aurkitzen da egin beharrekoa, edo gurekin jarri harremanetan andatza@hotmail.com helbidean. Komeni da ahalik eta azkarren egitea".

Informazio gehiago: andatzamendizale.info

Antolatzailea: Andatza M.K.T.