Euskadiko Txapelketako amaiera fasea jokoan asteburuan, Usurbil K.E.-ko jubenil neskek

Noaua Aldizkaria 2016ko api. 7a, 09:48

Zehaztua dago jokalekua, finkatuak daude ordutegia. Lehia hastea besterik ez da falta. Euskadiko Txapelketako azken fasea jokatuko du asteburuan, Usurbil Kirol Elkarteko jubenil nesken taldeak, denboraldiko “bigarren fasea partida bat ere galdu gabe” amaitu ostean. Euskadiko Txapeketako lau onenen artean sailkatu da jubenil nesken taldea. Amaiera fasea jokatzeko hain zuzen. Sektorea, asteburu honetan, apirilaren 8tik 10era izango dute Ermuan. Errotabarri (Ermua), Aiala ZKE (Zarautz) eta GF Zuazo (Barakaldo) izango dituzte aurkari. Lehen bi postuetan amaitzen duten taldeek, Espainiako txapelketarako sailkatuko dira. Honatx orain arte jokaturiko neurketan ostean, nola geratu den sailkapena:

1-Errotabarri.

2-Usurbil K.E.

3-Bera Bera

4-Basauri

Jubenil nesken taldeari eginiko elkarrizketa

Euskadiko Txapelketako amaiera fasea Ermuan

Apirilak 8, ostirala

18:00 Aiala ZKE-Usurbil K.E.

19:45 Errotabarri-GF Zuazo

Apirilak 9, larunbata

16:45 GF Zuazo-Aiala ZKE

18:30 Errotabarri-Usurbil K.E.

Apirilak 10, igandea

10:00 Usurbil K.E.-GF Zuazo

12:00 Aiala ZKE-Errotabarri

14:00 Sari banaketa.

Espainiako Txapelketa

Eta Usurbil K.E.-ko jubenil nesken taldea asteburuko fasean, Espainiako Txapelketa jokatzeko sailkatuko balitz? Honatx Usurbil K.E.-tik berri eman dutenez, noiz eta non jokatuko duten aipatu txapelketa, lehen hiru postuetan sailkatzen badira:

Noiz: apirilaren 22tik 24ra.

Usurbil K.E., Euskadiko Txapelketako azken fasean lehen postuan sailkatuko balitz:

Jokatuko duten sektorea: "E".

Jokalekua: Pozuelo de Calatrava (Ciudad Real).

Aurkariak: C. Pozuelo de Calatrava (Gaztela Mantxako lehen sailkatua), BM. Nazareno (Andaluziako laugarren sailkatua), eta EMD Aceuchal (Extremadurako lehen talde sailkatua).

Usurbil K.E., Euskadiko Txapelketako azken fasean bigarren postuan sailkatuko balitz:

Jokatuko duten sektorea: "B".

Jokalekua: Sant Vicenç del Horts (Bartzelona).

Aurkariak: E.H. Sant Vicenç (Kataluniako lehen talde sailkatua), Knet Calasancio (Errioxako lehen talde sailkatua) eta Malkaitz Eskubaloia (Nafarroako lehen talde sailkatua).

Usurbil K.E., Euskadiko Txapelketako azken fasean hirugarren postuan sailkatuko balitz:

Jokatuko duten sektorea: "A".

Jokalekua: Vigo (Pontevedra).

Aurkariak: A.D. Carballal (Galiziako lehen talde sailkatua), Cleba Leon (Gaztela Leongo bigarren talde sailkatua) eta Balonmano Gijon (Asturiaseko lehen talde sailkatua).