Azken urteotako joera errepikatu da oraingoan ere. Martxoan gorantz egin du langabetu kopuruak Usurbilen. Otsailean 302 langabetu zenbatu zituen Estatuko Enplegu Zerbitzuak udalerri honetan. 15 gehiago, guztira 317 martxoan. Duela urtebeteko datuen azpitik segitzen du langabezia-tasak; iaz 343 langabetu zenbatu baitzituzten.
Bailaran eta Gipuzkoa mailan langabeziak azken hilabetean izan duen bilakaera bestelakoa izan da. Bi eremuotan beherantz egin baitu langabetu kopuruak. Buruntzaldean, otsailean baino 18 langabetu gutxiago zenbatu dituzte, 4.259 guztira, eta Gipuzkoan 200 langabetu gutxiago, guztira 41.766.
Kontratazioak ere zertxobait behera egin du Usurbilen. Otsailean 341 kontratu erregistratu ziren udalerri honetan; 334 martxoan. Ohi den moduan, ia denak, 317, aldi baterako, eta 220 zerbitzuen sektorean. Emakumezkoak baino gizonezko gehiago kontratatzen segitzen dute. Martxoan 334 kontratutik 198 gizonezkoenak ziren, 136 emakumezkoenak. Aldiz, emakumezko langabetu gehiago dago (173) gizonezkoak baino (144). Datu guztiok xeheago, segidan:
2016ko martxoa
Usurbil: 317. Buruntzaldea: 4.259. Gipuzkoa: 41.766.
Sexuaren eta adinaren arabera
Gizonezkoak: 144.
25 urtetik behera: 4.
25-44 urte artean: 71.
45 urtetik gora: 69.
Emakumezkoak: 173.
25 urtetik behera: 8.
25-44 urte artean: 92.
45 urtetik gora: 73.
Sektorearen arabera
Nekazaritza: 8.
Industria: 42.
Eraikuntza: 31.
Zerbitzuak: 217.
Aurretik lanik gabe: 19.
Langabezia Buruntzaldean
Andoain: 922.
Astigarraga: 291.
Hernani: 1.225.
Lasarte-Oria: 1.202.
Urnieta: 302.
Usurbil: 317.
Guztira: 4.259.
Langabezia Gipuzkoan
Guztira: 41.766.
Erregistraturiko lan kontratuak
Usurbilen: 334.
Aldi baterakoak: 317.
Zerbitzuen sektorean: 220.
Sexuaren arabera: 198 lan kontratu gizonezkoenak, 136 emakumezkoenak.