Jai Batzordearen bilera, 18:00etan Potxoenean

Noaua Aldizkaria 2016ko api. 11a, 08:25

Hirugarren saioa, astelehen honetarako, apirilaren 11rako deitu dute 18:00etan Potxoenean. Jaietako nondik norakoak lotzeko bilerok irekiak dira, herritar eta eragile ororentzat. 25 lagun bildu ziren aurreko saioan. Jai Batzordetik iragarri dutenez, aurten idea berri ugari omen daude.

Ekainaren 30etik uztailaren 3ra

Herriko festak prestatzeko lanak otsailaren 22an abiatu zituen Jai Batzordeak Potxoenean egin zuen lehen bilkuran. Saio hartan finkatu ziren datozen Santixabeletako jai egunak; 2016koak ekainaren 30etik uztailaren 3ra ospatuko dira. Egitaraua lotzen hasiak dira baita eta horretan jarraituko dute datozen saioetan.