Usurbil K.E.-ko jubenil nesken taldea, Euskadiko txapeldun izatetik gertuago

Noaua Aldizkaria 2016ko api. 9a, 01:30

Usurbil Kirol Elkartetik berri eman digutenez, 20-25 irabazi dio jubenil nesken taldeak Aiala ZKE taldeari, gaurtik Ermuan jokatzen ari diren Euskadiko Txapelketako azken faseko lehen neurketa. Zorionak! Larunbatean dute bigarren hitzordua, 18:30etan Ermuan baita, etxekoen, Errotabarrikoen aurka. Usurbildarrek bezala, Errotabarri taldekoek ere aurkariari irabazita hasi dute igandera arte luzatuko den fasea.

Jubenil nesken taldeari eginiko elkarrizketa

Euskadiko Txapelketako amaiera fasea Ermuan

Apirilak 8, ostirala

18:00 Aiala ZKE 20-25 Usurbil K.E.

19:45 Errotabarri 26-22 GF Zuazo

Apirilak 9, larunbata

16:45 GF Zuazo-Aiala ZKE

18:30 Errotabarri-Usurbil K.E.

Apirilak 10, igandea

10:00 Usurbil K.E.-GF Zuazo

12:00 Aiala ZKE-Errotabarri

14:00 Sari banaketa.

Espainiako Txapelketa

Eta Usurbil K.E.-ko jubenil nesken taldea asteburuko fasean, Espainiako Txapelketa jokatzeko sailkatu daiteke. Hala gertatuko balitz, honatx Usurbil K.E.-tik berri eman dutenez, noiz eta non jokatuko duten aipatu txapelketa, lehen hiru postuetan sailkatzen badira:

Noiz: apirilaren 22tik 24ra.

Usurbil K.E., Euskadiko Txapelketako azken fasean lehen postuan sailkatuko balitz:

Jokatuko duten sektorea: "E".

Jokalekua: Pozuelo de Calatrava (Ciudad Real).

Aurkariak: C. Pozuelo de Calatrava (Gaztela Mantxako lehen sailkatua), BM. Nazareno (Andaluziako laugarren sailkatua), eta EMD Aceuchal (Extremadurako lehen talde sailkatua).

Usurbil K.E., Euskadiko Txapelketako azken fasean bigarren postuan sailkatuko balitz:

Jokatuko duten sektorea: "B".

Jokalekua: Sant Vicenç del Horts (Bartzelona).

Aurkariak: E.H. Sant Vicenç (Kataluniako lehen talde sailkatua), Knet Calasancio (Errioxako lehen talde sailkatua) eta Malkaitz Eskubaloia (Nafarroako lehen talde sailkatua).

Usurbil K.E., Euskadiko Txapelketako azken fasean hirugarren postuan sailkatuko balitz:

Jokatuko duten sektorea: "A".

Jokalekua: Vigo (Pontevedra).

Aurkariak: A.D. Carballal (Galiziako lehen talde sailkatua), Cleba Leon (Gaztela Leongo bigarren talde sailkatua) eta Balonmano Gijon (Asturiaseko lehen talde sailkatua).