Erraustegiaren aurkako hitzaldi, afari eta kantaldia ostiralean

Noaua Aldizkaria 2016ko api. 11a, 10:09

Ugaritzen doan, udaberri parte honetarako erraustegiaren aurka deitzen ari diren ekimen kopurua. Larunbatean aurkeztu zuten maiatzaren 29an, Donostiako Onkologikoa hiriburuko Gipuzkoa plazan kokatua dagoen Diputazioko egoitza inguruarekin lotuko duen osasunaren aldeko eta erraustegiaren aurkako giza-katea. Aurretik ere izango da ekimenik. Ostiral honetan esaterako, erraustegiaren aurkako hitzaldi, afari eta kantaldia Udarregi Ikastolako jangelan:

Erraustegiaren aurkako agenda

Apirilak 15, ostirala, Udarregi Ikastolako jangelan:

19:00 Jakoba Errekondoren hitzaldia: "Bizi baratzea".

20:30 Afari beganoa, borondatearen truk. Izen emateko: zaborfesta@gmail.com

Ondoren, "Hil ondoren erraustuko ez dituzten kantautoreen kantaldia".

Antolatzailea: herritar talde bat.

Apirilak 22, ostirala

18:30 Hitzaldia Potxoenean: "Zer gertatzen da Bizkaiko Zabalgarbi erraustegian?".

Hizlaria: Gorka Bueno Mendieta, EHU-ko irakaslea eta ingeniaritzan doktorea.

Antolatzailea: Erraustegia Erabakia.

Maiatzak 21, larunbata

Maiatzaren 20tik 22ra, proiektu suntsitzaileen (tartean erraustegiaren) aurkako Txirrinka bizikleta martxa gure artetik igaroko da, "Lurra zaindu, eredu soziala eraldatu! AHT eta proiektu txikitzaileak borrokatu!" aldarripean.

Informazio gehiago: http://ahttxirrinka2016.blogspot.com.es

Antolatzailea: AHT Gelditu! Elkarlana eta hainbat eragile sozial eta sindikal.

Maiatzak 29, igandea

11:30 Osasunaren aldeko eta erraustegiaren aurkako giza-katea Donostian, Onkologikoan hasi eta Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza pareraino.

Luzeera: 5 kilometro inguru.

Gutxieneko beharrezko parte hartzea: 5.000 lagun.

Zehaztasunak: "musika, emozioa eta sorpresak" iragarri dituzte.

Antolatzailea: Erraustegiaren Aurkako Mugimendua.