Futbito eta pala txapelketetan izen emateko aukera

Noaua Aldizkaria 2016ko api. 12a, 08:06

Frontoi inguruak berez badu bizitza. Udaberri honetan are mugimendu handiagoa izango du, iragarri diren pala eta futbito txapelketei esker. Bi kirol ekimenotan izen emateko epea zabalik dago jada. Txapelketoi buruzko zehaztasun gehiago, segidan dituzue:

Futbito Txapelketa

Ostiralera arteko epea dago izen emateko. “Emakume eta gizonezkoen txapelketa egongo da. 1999. urtean edo lehenago jaiotakoak parte hartu ahalko dute. Talde bakoitzak izen emateko gutun bat entregatu beharko du Aitzagan edo Irratin, eta bertan taldearen izena, partaideen NAN fotokopia eta 50 euro sartu beharko ditu. Talde bakoitza gutxienez 7 jokalariz eta gehienez hamabirekin osatua izan beharko du. Partidak ostiral gauetan jokatuko dira, 20:00tik aurrera herriko frontoian”.

Pala Txapelketa

Udaberri parte honetan ospatu ohi den pala txapelketa ere bueltan da. Aurtengo edizioa ere maiatzean hasi eta herriko jaiak hasi arteko tartean jokatuko da. 18 urtetik gorako herritarrek parte hartu ahalko dute. Izen emateko epea zabalik egongo da, apirilaren 22ra arte. Zehaztasun gehiagoren berri, hemen:

Gizonezkoen mailan

-Paleta gomaz jokatuko da.

-Bakoitzak bere izena eman behar du eta aurrelari edo atzelari jokatzeko asmoa duen. Gero, lehiaketa bikoteak aldatuz izango da.

-Partiden ordutegia: ostegunetan, 20:00etan hasita, eta larunbatetan, 16:00etan hasita.

-Lehiaketa sistema, parte hartzaile kopuruaren arabera zehaztuko da.

-Partida guztiak Aginagan jokatuko dira. Finalerdiak (baleude) eta finala Usurbilen.

Emakumeen mailan

-Tenis edo gomazko pilotarekin jokatuko da.

-Partiden ordutegia: astelehenetan 20:00etan hasita.

-Lehiaketa sistema, bikote kopuruaren arabera zehaztuko da.

-Partida guztiak Usurbilen jokatuko dira.

Izen ematea: 626 110 923 zenbakira deituta edo idatzi huizip@gmail.com helbidera.

Baldintzak

-Norentzat: 18 urtetik gorako usurbildarrentzat.

-Noiz: maiatzean hasi eta Usurbilgo jaietan amaitu.

-Izen emateko epea: apirilaren 22ra arte.

Antolatzailea: Usurbilgo Pilota Elkartea.