"Nordic Walking" edota garagardoa ekoizteko ikastaroak egunotan

Noaua Aldizkaria 2016ko api. 12a, 05:55

"Nordic Walking" edo Ipar Martxa, larunbatean

Oiardo Kiroldegiak antolaturiko ikastaroa oinarrizkoa izango da. Apirilaren 16rako, larunbaterako antolatu dute, larunbat goizez beraz, 10:00-13:00 artean."Ibiltzeko eta kirola egiteko modu ezberdin bat da. Bi makilen laguntzaz praktikatzen da, ALFA izeneko teknika erabiliz, erritmoa du eta gorputzeko hainbat atal lantzen dira: hankak, besoak, bizkarhezurra, enborra... Eta gainera, ingurunearekin bat egiten duzu!", berri eman dute antolatzaileek.

Ikastarorako izena, Oiardo Kiroldegian eman beharko da. Prezioa: 15 euro bazkideek, 30 euro bazkide ez direnek. Makilak 5 eurotan alokatuko dira. Argibide gehiagorako: 943 372 498.

Alkartasuna Kooperatibako ikastaroak

Apirilak 15, ostirala

15:30-19:30 Garagardo artisaua egiteko ikastaroa Alkartasuna Kooperatiban.

Prezioa: 25 euro. Bazkideek doan.

Apirilak 30, larunbata

09:00-13:00 Sagarrondotik Sagardora zikloko saioa Potxoenean: "Landareen bizimodua. Ilargiaren eragina".

Bideratzaileak: Xabier Akizu eta Jakoba Errekondo.

Izen ematea eta informazio gehiago:

943 361 114

alkartasuna@usurbil.com

alkartasuna.eus

Antolatzailea: Alkartasuna Kooperatiba.

KzGunea
, apirileko ikastaroak

Apirilean goizez, 09:00-13:00 artean irekiko dute KzGunea. Segidan, aurreikusiak dituzten hurrengo ikastaroak:

-Apirilak 18-29, 09:00-11:00: "Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi".

-Maiatzak 2-11, 16:00-18:00: "Komunikatu zaitez Sare Sozialen bitartez".

-Maiatzak 12-23, 16:00-18:00: "Google aplikazioak zure kudeaketa pertsonalerako".

-Maiatzak 24, 16:00-18:00 "Youtube: Bideoak ikustea baino gehiago".

Informazio gehiago: 943 023 684 / tutor.usurbil@kzgunea.net edo kzgunea.eus

Teknologia berriei buruzko saioa

"Zer jakin behar dugu gurasook sare sozialei buruz? (mugikorrak, tabletak...)" izeneko hitzaldia antolatu du Zubieta Lantzenek apirilaren 20an, 18:00-19:30 artean Zubietako Kaxkape egoitzan. Baikara, Gipuzkoako Ikasleen Gurasoen Federazioko kide Esther Martinezek bideratuko duen saioan, teknologia berrien funtzionamenduaren ezagutzan sakonduko dute, “hauen bitartez harreman osasuntsuak sustatzeko: gurasoen bitartekotza sare sozialen erabileran, pribatutasunaren kudeaketa eta identitate digitala, segurtasuna sarean, WhatsAppa, eskolako ziber-jazarpena”. Saioak gehiagorako emango balu, hizlaria “beste egun batean etortzeko prest egongo litzateke. Animatu eta parte hartu!".