Punk musika gaua larunbatean, Usurbilgo Gaztetxean

Noaua Aldizkaria 2016ko api. 12a, 05:51

Larunbat honetan, 22:30etan hasita, punk musika gaua Usurbilgo Gaztetxean. Tutan Come On ("Stoner punk metal duo", Gasteiz), Voltaia ("Stonerpunk", Zumaia) eta Santo Rostro ("Stoner boom", Al Andalus) taldeen kontzertuak. Emanaldirako sarrera 3 eurotan eskuratu ahalko duzue.

Kultur ekitaldi gehiago

Musikariak ludotekan

Olatz Korta eta Xabier Zubeldiaren musika emanaldia izango da apirilaren 22an 18:00etan hasita, Bihurritxiki Ludotekan. 0-6 urte artekoei zuzendua egongo da hitzordua.

"Zartapa!", Katiuska Antzerki Taldearen antzezlana

Tolosako Katiuska Antzerki Taldea Sutegira dator astebete barru, apirilaren 22an. “Zartapa!” izeneko antzezlana eskainiko dute gaueko 22:00etan hasita, Sutegiko auditorioan. "Euren errealitatean etsi aurretik Astiazaran doktorearengan jarri dute itxaropena zazpi lagunek. Zein da Astiazaran doktorea hain ospetsu egin duen sekretua?". Antzezlana ikusteko sarrerak egunean bertan eskuratu ahalko dituzue, 6 eurotan.

Bi hitzordu, Liburuaren Egunaren harira

Apirilaren 23an ospatuko den Liburuaren Egunaren bueltan, bi hitzordu antolatu ditu Sutegi udal liburutegiak:

Apirilak 20, asteazkena

18:00 “Zirriborro” antzezlana Sutegiko auditorioan. "Klown kodean eta testurik gabe, Badut antzerki konpainiak Zirriborro antzezlana taularatuko du, udal liburutegiak antolatuta". Sarrera: doan.

Apirilak 27, asteazkena

19:00 Euskarazko irakurketa topaketa Sutegi udal liburutegian."Danele Sarriugarteren "Erraiak" (Zilarrezko Euskadi Saria 2015) liburua izango dugu ahotan, eta idazlea bera gure artean egongo da, istorioaren barne muinak komentatzeko eta sortze prozesuaz hitz egiteko. Liburuaren ale ezberdinak jada, Liburutegian daude eskuragarri; izan ere, liburua aldez aurretik irakurriz gero, etekin handiagoa aterako baitiogu topaketari".

Antolatzailea: Usurbilgo Udala.