Erraustegiaren aurkako agenda, ekimenez betetzen doa

Noaua Aldizkaria 2016ko api. 13a, 09:00

Gogoan izan, ostiralerako Jakoba Errekondoren "Bizi baratzea" hitzaldia, herri afaria eta kantaldia deitu dituela herritar talde batek, Udarregi Ikastolako jangelan. Baina badira deialdi gehiago datozen asteotarako. Jaso berri dugun azken hitzordua, hondakinen erraustearen inguruko jardunaldi eguna dugu. Apirilaren 22rako antolatu dute Donostiako Miramar Jauregiko Julio Caro Baroja aretoan. "Errausketari buruz eztabaidatzeko eta informatzeko jardunaldia izango da eta honako gaiak landuko dira: osasun eta ingurumenean dituen ondorioak, ekonomia zirkularra eta ordezko hondakin-sistemak", adierazi dute antolatzaileek. Ekimena iragartzeko kartelak jasotzen duenez, Europako Legebiltzarreko GUE/NGL taldeak (Europako Ezker Batuak/Europako Iparraldeko Berdeak) antolatu ditu jardunaldiok.

Deialdiokin, hemen duzue hurrengo asteotarako erraustegiaren aurkako agenda eguneratua:

Erraustegiaren aurkako agenda

Apirilak 15, ostirala, Udarregi Ikastolako jangelan:

19:00 Jakoba Errekondoren hitzaldia: "Bizi baratzea".

20:30 Afari beganoa, borondatearen truk. Izen emateko: zaborfesta@gmail.com

Ondoren, "Hil ondoren erraustuko ez dituzten kantautoreen kantaldia".

Antolatzailea: herritar talde bat.

Apirilak 22, ostirala

18:30 Hitzaldia Potxoenean: "Zer gertatzen da Bizkaiko Zabalgarbi erraustegian?".

Hizlaria: Gorka Bueno Mendieta, EHU-ko irakaslea eta ingeniaritzan doktorea.

Antolatzailea: Erraustegia Erabakia.

Apirilak 22, ostirala

Hondakinak erraustearen inguruko jardunaldia, Donostiako Miramar Jauregiko Julio Caro Baroja aretoan:

09:00 Europako Legebiltzarreko GUE/NGL taldeko kide Paloma Lopezen eskutik, jardunaldiaren aurkezpena.

09:15 Gipuzkoako Errausketaren Aurkako Plataformen Koordinadorako bozeramaile Maria Luisa Sanchezen eskutik: "Gipuzkoan errausketaren aurka egin diren ekintza historikoen azalpena".

09:30 Ekonomia Iraunkorreko EHUko ohorezko irakasle Roberto Bermejoren eskutik: "Materialen ekonomia zirkularrean aurreratzeko premia larria".

10:30 Donostia Unibertsitate Ospitaleko Etxeko Ospitalizazio Zerbitzuko familia-mediku Iñigo Suberbiola Unanueren eskutik: "Hiriko hondakinak eta ondorioak osasunean".

11:30 Kafea hartzeko atsedenaldia.

12:00 Teknologia elektronikoko EHUko irakasle titular Gorka Buenoren eskutik: "Hiriko hondakinen errausketa Bizkaian".

13:00 Mahai ingurua.

14:00 Bazkaltzeko atsedenaldia.

16:00 Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko lehendakari ohi Ainhoa Intxaurrandietaren eskutik: "Gipuzkoako hondakinak kudeatzeko errausketaren ordezko proiektua".

17:00 European Environmental Bureauko hondakin politikako arduradun Piotr Barczaken eskutik: "Europar Batasunaren arauak eta hondakinen kudeaketa iraunkorra".

18:00 Mahai-ingurua: "Europako Legebiltzarrerako eta Gipuzkoarako proposamenak hondakinen kudeaketa iraunkorra egiteko".

19:30 Jardunaldiaren amaiera.

Antolatzailea: Europako Legebiltzarreko GUE/NGL taldea (Europako Ezker Batua/Europako Iparraldeko Berdea).

Maiatzak 21, larunbata

Maiatzaren 20tik 22ra, proiektu suntsitzaileen (tartean erraustegiaren) aurkako Txirrinka bizikleta martxa gure artetik igaroko da, "Lurra zaindu, eredu soziala eraldatu! AHT eta proiektu txikitzaileak borrokatu!" aldarripean.

Informazio gehiago: http://ahttxirrinka2016.blogspot.com.es

Antolatzailea: AHT Gelditu! Elkarlana eta hainbat eragile sozial eta sindikal.

Maiatzak 29, igandea

11:30 Osasunaren aldeko eta erraustegiaren aurkako giza-katea Donostian, Onkologikoan hasi eta Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza pareraino.

Luzeera: 5 kilometro inguru.

Gutxieneko beharrezko parte hartzea: 5.000 lagun.

Zehaztasunak: "musika, emozioa eta sorpresak" iragarri dituzte.

Antolatzailea: Erraustegiaren Aurkako Mugimendua.